Mikronesiako Estatu Federatuak
| Mikronesiako Estatu Federatuak Federated States of Micronesia |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: Peace Unity Liberty (Bakea, Batasuna, Askatasuna) | |||
| Nazio ereserkia: Patriots of Micronesia (Mikronesiako Abertzaleak) |
|||
| Hiriburua | Palikir 6°55′S 158°9′E / 6.917°S 158.15°EKoordenatuak: 6°55′S 158°9′E / 6.917°S 158.15°E |
||
| Hiri handiena | [[Weno]] | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa (orokorra), Ulithiera, Woleaiera, Yapera, Pohnpeiera, Kosraera eta Chuukera (maila lokalean) | ||
| Gobernua
Lehen Ministroa
|
Gobernu konstituzionala1 Manny Mori |
||
| Independentzia AEBek kudeatutako NBEren fideikomisotik |
1986ko azaroaren 3 | ||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
702 km² (188) % oso gutxi |
||
| Biztanleria
Herritarra |
108.500 (181) 107.000 154 biztanle/km² (66) mikronesiar |
||
| Dirua | Estatubatuar dolarra (USD) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
Bi (UTC +10 eta +11) Ez (UTC +10tik +11ra) |
||
| Interneteko domeinua | .fm | ||
| Telefono aurrezenbakia | +691 |
||
|
1 AEBekin elkarte askean.
|
|||
- Artikulu hau Mikronesiako Estatu Federatuei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Mikronesia (argipen).
Mikronesiako Estatu Federatuak edo Mikronesia Ozeano Barean kokatutako 607 uhartek osatutako multzoa da, Papua Ginea Berriaren ekialdean. 1986ko azaroaren 3tik Ameriketako Estatu Batuekin elkartuta dago bertako gobernua, atxikipen askea deritzon formularen bidez.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Karolinak uharteen ondoan dagoen uhartedia da, 607 uhartek osatzen dutena. Gehienak atoloiak edo koralezko harresiak dira, itsasoz azpiko mendilerroetan sortuak. Uharte hauek lau multzotan bereizten dira: Yap, Chuuk, Pohnpei eta Kosrae.
Historia [aldatu]
Mikronesiako lehen biztanleak orain dela 4000 urte baino gehiago iritsi ziren. Hasieran buruzagitzan oinarritutako sistema deszentralizatua osatu zuten baina pixkanaka zentralizaziorako joera gero eta nabarmenagoak agertu ziren, bereziki ekonomia eta erlijio alorretan. Buruzagitza zentralizatua Yap-en ezarri zen.
Portugaldarrak bertara heldutako lehen europarrak izan ziren. Ondoren espainiarrek konkistatu zuten bi mende baino gehiagoz. 1899an Alemaniari saldu zioten eta 1914an japoniarren menpean gelditu zen.
Bigarren Mundu Gerraren ostean Japoniako inperioa desegin zenean lurraldea AEBen administraziopean gelditu zen (Administrazio Fiduziarioko Batzordearen gidaritzapean). 1979an Mikronesiako zenbait lurralde elkartu ziren gaur egungo Mikronesiako Estatu Federatuak sortzeko: Palau, Marshall Uharteak eta Iparraldeko Mariana Uharteak ez ziren hor sartu. 1986ko azaroaren 3an AEBekin Asoziazio Askeko Elkartea osatu zuen. Itun horren ondorioz, Mikronesia estatu burujabea da bere barneko gaietan, baina nazioartean ia beti AEBren jarraitzaile gisa jokatu ohi du (batez ere Nazio Batuen Batzar Nagusian egindako bozketetan batez ere).
Banaketa administratiboa [aldatu]
Mikronesia lau estatu federatutan banatua dago:
| Bandera | Estatua | Hiriburua | Eremua[1] | Biztanleria[2] | Dentsitatea |
|---|---|---|---|---|---|
| Chuuk | Weno | 127 km² | 53,595 | 420 bizt/km² | |
| Kosrae | Tofol | 110 km² | 7,686 | 70 bizt/km² | |
| Pohnpei | Kolonia | 346 km² | 34,486 | 100 bizt/km² | |
| Yap | Colonia | 118 km² | 11,241 | 95 bizt/km² |
Ekonomia [aldatu]
Ekonomia jarduera garrantzitsuenak bizirauteko nekazaritza eta arrantza dira. Meatzaritzan fosfatoak dira garrantzitsuenak. Turismoak gero eta garrantzia handiagoa duen arren, oraindik azpiegitura falta nabarmena da.
Estatuaren diru iturri garrantzitsuena kanpoko finantziazioa da, gehienbat AEBek eskainitakoa (2001ean diru sarreren %65 AEBek emandako diru-laguntzetatik jaso zuen). Bigarren mailan leudeke Australia edo Zeelanda Berriak emandako laguntzak. Horrez gain, posta-seiluek ere diru ugari ekartzen diote estatuari, bereziki bildumagileek erosten dituzte eta.
Sektore publikoa oso indartsua da gaur egun laneratze ahalmenari dagokionez. Bertako biztanleen %45ak sektore publikoan lan egiten du oraindik, AEBekin eta Munduko Bankuarekin egindako itunak bete ez diren seinale.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
|
||||||||
