Milan Panić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milan Panic» orritik birbideratua)
Milan Panić

Serbia eta Montenegroko Lehen Ministroa

1992ko uztailaren 14a - 1993ko otsailaren 9a
← baliorik ez - Radoje Kontić (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBelgrad1929ko abenduaren 20a (94 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Jugoslaviako Erresuma
Familia
Ezkontidea(k)Milena Kitić (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBelgradeko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakserbiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresaburua, filantropoa eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSerbiako Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
hautagai independente

Milan Panić (serbieraz: Милан Панић, mǐlan pǎːnit͡ɕ ahoskatua; Belgrad, Serbia, 1929ko abenduaren 20a) Jugoslaviar enpresaburu eta politikaria da. Gaztetan kirolari eta ikasle gisa nabarmendu zen. Kimika-ingeniaritzako ikasketak egin zituen, eta urtebete geroago bere hiriko txirrindularitza-txapelketa irabazi zuen. Geroxeago Alemanian egon zen ikasketak sakontzen, eta 1956an Estatu Batuetara emigratu zuen familiarekin. 1957-1959 bitartean, kimikako irakasle-laguntzaile izan zen Kalifornia Berriko Unibertsitatean. 1960an ICN botika-enpresa sortu zuen. Enpresaren egoitza nagusia Costa Mestan dago (Kalifornia), eta 600 sendagaitik gora saltzen ditu hirurogei herrialdetan. Panić enpresako lehendakari eta zuzendari exekutiboa da. 1990ean Serbiako botika-enpresa handiena erosi zuen Galenika, inguruko herrialde sozialista ohiekin negozioak egiten hasteko oinarri gisa. 1992ko uztailean, Jugoslaviako Errepublika Federal sortu berriaren lehendakariak hala eskatuta, Lehen Ministro kargua onartu zuen. Bi hilabete geroago Jugoslaviako gobernuburu hautatu zuten, gehiengo absolutuz, Biltzar Federaleko bi ganberetan. Saio berean ganberek ontzat hartu zuten Panićek proposatutako ministro-zerrenda. Enpresaburuak Defentsa-ministerioa hartu zuen beretzat. Panićen helburu nagusiak Nazio Batuak Jugoslaviari ezarritako zigorrak kentzea, bakea ezartzea eta hauteskunde orokorrak deitzea ziren. Gaur oposizioan dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Serbia
Artikulu hau Serbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.