Milanerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Milanerria / Milango Dukerria
Ducato di Milano
Ducatus Mediolani

1395 – 1797
Dukerria
Flag of Milan.svg
DuchyofMilan1400.png
Dukerria 1400 inguru
Hiriburua Milan
Hizkuntza(k) Lombardiera eta italiera
Erlijioa Katolizismoa
Dirua Milandar scudo, lira, soldo eta denaro
Aurrekoa
Coat of arms of the House of Visconti (1395).svg Visconti leinua
Ondorengoa
Transpadaniar Errepublika Flag of the Repubblica Transpadana.svg


Milanerria[1] edo Milango Dukerria 1395 eta 1797 artean iraun zuen iparraldeko Italiako estatu burujabea izan zen. Germaniako Erromatar Inperio Santuaren zati bat izan zen, Italiatik kanpotarrak ziren zenbait leinuak gobernatua izan zena. Nahiz eta bere lurraldeak denboraren poderioz aldatu, gehienetan ia Lombardia osora zabaltzen ziren, tartean Milan eta Pavia. Parmak ere dukerria osatzen zuen XVI. mendean banandu eta bere dukerria osatu arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1395ean Milango jauna zen Gian Galeazzo Viscontik dukerria sortu zuen. Visconti leinua 1447an desagertu zenean, Milanek errepublika aldarrikatu zuen, nahiz eta Karlos I.a Valoiskoa legezko oinordekoa izan. Orleanseko dukeak ezin izan zuen boterea lortu baina errepublikak ez zuen luzaro iraun, izan ere, Francesco Sforzak, Viscontiren azken sasialaba ezkondu zuena, 1450ean Milan setiatu eta bere burua duke izendatu zuen.

1498an Orleanseko dukea Frantziako errege bilakatu zenean, Luis XII.a Frantziakoak bere aitaren eskubideak aldarrikatu nahi eta 1499an Ludovico Sforza kargutik kendu zuen. Frantziarrek 1512ra arte eutsi zuen, noiz suitzarrek Ludovicoren semea zen Massimiliano tronuan kokatu zuten. Massimilianok ez zuen luzaro iraun Frantzisko I.a Frantziakoak 1515ean Marignanoko guduaren ondorioz eskualdea konkistatu eta Massimiliano preso hartu zuelako. 1521ean austriarrek dukerria inbaditu eta Francesco II.a Sforza bilakatu zuten duke.

1525ko Paviako guduaren ondorioz Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperioko enperadoreak Italia osoa mendean hartu zuen. Orduan, Frantziskok Cognaceko Liga osatu zuen Veneziako Errepublika, Florentziako Errepublika eta Klemente VII.a aita santuarekin batera. 1529ko Cambraiko itunari esker frantziarrek eskualdea lortu zuten.

1545ean Po ibaiko hegoaldean zeuden lurraldeak Parmako dukerria sortu zuten, Paulo III.aren sasikoa zen Pier Luigi Farnese lehendabiziko dukea izanik.

Enperadoreak Filipe bere semeari dukerria utzi eta 1559ko Cateau-Cambrésisko itunaren ondorioz dukerria espainiarren eskuetan geratu zen. XVIII. mendeko hasierako Espainiako Ondorengotzaren Gerra aprobetxatuz, austriarrek konderria konkistatu zuten. 1714ko Badengo itunaren bitartez Austriak dukerriaren jabetza lortu zuen. 1796an Napoleon Bonapartek eskualdea okupatu eta Campo Formioko itunaren bitartez Zisalpetar Errepublikara pasa zen.

Napoleon menderatua izan ondoren, Vienako Batzarrak ez zuen dukerria berriro berrezarri eta Lombardia–Veneziako Erresumako zati bat bilakatu zen. Errege berria Austriako enperadorea eta horrela jarraitu zuen 1866an Italiako Erresuman sartu arte.

Agintarien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Agintaldia Oharrak
Milango jaunak, Della Torre eta Visconti leinuak (11971395)
Pagano I.a della Torre 11971241
Pagano II.a della Torre 12471257
Manfredo Lancia 12531256
Martin della Torre 12571259
Oberto Pallavicino 12591264
Felipe della Torre 12631265
Napoleón della Torre 12651277
Oto Visconti, Milango artzapezpikua 12771294
Mateo I.a Visconti 12941302
Guido della Torre 13021311
Mateo I.a Visconti 13111322 (berrezarria)
Galeazzo I.a Visconti 13221327
Azzone Visconti 13291339
Luchino Visconti 13391349
Giovanni Visconti, Milango artzapezpikua 13491354
Mateo II.a Visconti 13491355
Galeazzo II.a Visconti 13491378
Bernabe Visconti 13491385
Gian Galeazzo Visconti 13781395
Milango dukeak, Visconti leinua (13951447)
Gian Galeazzo Visconti 13951402
Giovanni Maria Visconti 14021412 Erahila
Filippo Maria Visconti 14121447
Milango Errepublika (14471450)
Anbrosiar Errepublika
Milango dukeak, Sforza leinua (14501499)
Francesco I.a Sforza 14501466
Galeazo Maria Sforza 14661476
Gian Galeazzo Sforza 14761494
Ludovico Sforza 14941499
Milango dukeak, espainiar-frantziar gerrak (14991540)
Luis XII.a Frantziakoa 14991500
Ludovico Sforza 1500 (berrezarria)
Luis XII.a Frantziakoa 15001512 (berrezarria)
Maximiliano Sforza 15121515
Frantzisko I.a Frantziakoa 15151525
Francesco II.a Sforza 15251535
Milango dukeak, espainiar gobernua (15401706)
Filipe II.a Espainiakoa 15401598
Filipe III.a Espainiakoa 15981621
Filipe IV.a Espainiakoa 16211665
Karlos II.a Espainiakoa 16651700
Filipe V.a Espainiakoa 17001706
Milango dukeak, austriar gobernua (1706-1797)
Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa 17061740
Maria Teresa I.a Austriakoa 17401780
Jose II.a Habsburgokoa 17801790
Leopoldo II.a Austriakoa 17901792
Frantzisko I.a Austriakoa 17921797
Zisalpetar Errepublika (17971799)
Zisalpetar Errepublika

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milanerria Aldatu lotura Wikidatan
  1.   154. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-6-1 .