Milango katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Milango katedrala
Milan Cathedral from Piazza del Duomo.jpg
Piazza del Duomotik ikusita
Udalerria Milan
Herrialdea  Italia
Koordenatuak 45°27′51″N 9°11′29″E / 45.46417°N 9.19139°E / 45.46417; 9.19139Koordenatuak: 45°27′51″N 9°11′29″E / 45.46417°N 9.19139°E / 45.46417; 9.19139
Milango katedrala non dagoen adierazten duen Milan-ko/-go/-eko mapa
Milango katedrala

Milango katedrala edo Milango Duomoa (Duomo hitza latinezko Domus Dei izenetik dator, Jainkoaren Etxea esan nahi duena) Italiako Milan hirian dagoen katedral gotiko bat da. 157 metroko luzera du eta bere barnean 40.000 pertsona sar daitezke. Koruko leiho nagusiek munduko handienak izatearen ospea dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milango hiriaren planoak Duomotik erradio eran irteten diren edo berau inguratzen duten kaleekin, hau Erromatar Inperioaren garaian jada hiriaren erdigunea zela adierazten du, garai hartan Mediolanum izena zuena. San Ambrosioren katedrala toki honetan bertan eraiki zen V. mendearen hasieran, 836an gertu basilika bat gehitu zitzaiolarik. Suak bi eraikinak 1075ean kaltetu zituenean Duomoagatik ordezkatuak izan ziren.

Eraikuntzaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1386an Antonio da Saluzzo artzapezpikuak proiektu berria gotiko distiratsu berantiar estilo batekin hasi zuen. Eraikinean Italian ez ohikoak diren ezaugarri ugari daude, Frantziako Bourges hiriko tradizio arkitektonikokoak direnak, alboko nabe bikoitzekin eta leiho txikiz errematatutako arku multzo oso altu bat. Bere arkuek sailkatzeko oso zailak diren kapitelak dituzte.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milango katedrala Aldatu lotura Wikidatan