Milan
|
Milan |
|||
|---|---|---|---|
| Txantiloi:Herrialde info Lonbardia | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Milano | ||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Txantiloi:Herrialde info Lonbardia Milan |
||
| Alkatea | Giuliano Pisapia | ||
| Herritarra | milandar | ||
| Koordenatuak | 45°28′0″N 9°10′0″W / 45.46667°N 9.16667°WKoordenatuak: 45°28′0″N 9°10′0″W / 45.46667°N 9.16667°W | ||
| Eremua | 182 km2 | ||
| Garaiera | 120 m | ||
| Posta kodea | 20100 |
||
| Biztanleria | 1.308.311 bizt. (2004) | ||
| Dentsitatea | 7.188,52 bizt./km² | ||
| Sorrera | Insubri herri zelta K.a. 222 erromatarrek menperatua |
||
| http://www.comune.milano.it | |||
Milan[1] (italieraz Milano, milaneraz Milan) Italiako hiriburu ekonomikoa da eta bigarren hiri handiena, Padaniako ordekan, pianura padana delakoan, kokatua. Lonbardiako hiriburua da.
Halaber, Europar Batasuneko bosgarren metropoli-barrutirik handiena da.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Italiako iparraldeko zeltek fundatu zuten Milan, K. a. 600. urtean, gutxi gora behera eta erromatarrek konkistatua izan zen K. a. 222. urtean, "Mediolanum" izena emanik.
Mendeetan zehar erreinu desberdinek konkistatu zuten, hala nola Frantzia, Espainia (XVI. mendean) edo Austria (XVIII. mendean), baina, Frantziako Iraultza eta Napoleondar Gerrak igaro ondoren, hiria italiar nazionalismoaren zilborra bihurtu zen.
Gaur egun Milan, Europako gune ekonomiko garrantzitsua bilakatu da, industrian eta hirugarren sektore ekonomikoan (modan, bereziki) euskarritu den hiri kosmopolita.
Klima[aldatu]
| Datu klimatikoak (Linate aireportua, 1961–1990) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.6 | 8.2 | 13.2 | 17.5 | 21.9 | 26.1 | 28.9 | 27.7 | 24.3 | 18.8 | 10.2 | 5.4 | 17.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 1.4 | 4.2 | 8.3 | 12.3 | 16.6 | 20.6 | 23.1 | 22.2 | 18.9 | 13.6 | 6.9 | 2.3 | 12.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.9 | 0.1 | 3.3 | 7.0 | 11.2 | 15.0 | 17.3 | 16.7 | 13.5 | 8.4 | 3.6 | -0.9 | 7.8 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 64.3 | 62.6 | 81.6 | 82.2 | 96.5 | 65.4 | 68.0 | 93.0 | 68.5 | 99.7 | 101.0 | 60.4 | 943.2 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 7.2 | 6.7 | 7.9 | 8.3 | 8.1 | 7.6 | 5.8 | 7.1 | 5.2 | 6.8 | 8.5 | 6.3 | 85.5 |
| Eguzki orduak | 58.9 | 96.1 | 151.9 | 177.0 | 210.8 | 243.0 | 285.2 | 251.1 | 186.0 | 130.2 | 66.0 | 58.9 | 1915.1 |
| Hezetasuna (%) | 86 | 78 | 71 | 75 | 72 | 71 | 71 | 72 | 74 | 81 | 85 | 86 | 76.8 |
| Iturria: MeteoAM [2] | |||||||||||||
Biztanleria eta ekonomia[aldatu]
Hiriak 1.308.735 biztanle ditu, eta bere hirigunea 4.280.820 biztanletakoa da. Era berean, gune metropolitarrak 7.400.000 pertsona ditu.
Askok eta askok Milan Italiako hiriburu ekonomikoa dela diote. Izan ere, Milan Europar Batasuneko hiririk aberatsenetarikoa da, Italiako Burtsaren egoitza eta gune komertzial eta finantzierorik nagusienetarikoa. Horrez gain, Milaneko Azoka Italiako inportanteena da, eta munduko handienetarikoa ere.
Milan mundu osoko Modaren hiriburuetariko bat da, Parisekin batera.
Kultura[aldatu]
Italiako gune kultural garrantzitsua da, Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historikoki bere presentzia Italiako kapitala baino askoz apalagoa izan den, gaur egun Milan, munduko lehenengo mailan dago musika, literatura, artea eta batez ere moda munduan.
Milango Katedrala hiriko lekurik ezagunena, bai bere arkitektura arranditsuagatik, baita bere esanahi katolikoagatik, katedrala da; Duomo bezala ezagututa. 1386. urtean eman zitzaion hasiera eta 1805. urtean ofizialki bukaera eman zitzaion bere eraikintzari.
Munduko katedralik haundiena da, Sevillakoaren ondoren, 40.000 pertsonak barruan egoteko ahalera baitu.
Kirolak[aldatu]
AC Milan eta FC Internazionale (Milango Inter) futbol taldeak hiriko kirol elkarte nagusien artean ditugu, Olimpia Milano saskibaloi taldearekin batera. Hirurek ibilbide arrakastatsua daukate Europa mailan historikoki.
Bestela, txirrindularitzaren arloan mundu mailan oso nabarmena da Milan-San Remo lasterketa klasikoa.
Hedabideak[aldatu]
- "Corriere della Sera" egunkaria.
Milandar ezagunak[aldatu]
- Benedetto Menni (1841-1914), ospitaleen arloko apaiza.
- Aldo Rossi (1931–1997), arkitektoa.
- Silvio Berlusconi (1936-), enpresari eta politikaria, Italiako presidentea izandakoa.
- Paolo Maldini (1968-), futbolaria.
Erreferentziak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
| Italiako hiri nagusiak | ||
|---|---|---|
|
Erroma • Milan • Napoli • Turin • Palermo • Genova • Bolonia • Florentzia • Bari • Catania • Venezia • Verona • Messina • Padua • Trieste |
||