Mile Ilić
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Mile Ilić Миле Илић |
|
| Jaio | 1984ko ekainaren 2a (29 urte) | |
| Tuzla ( |
||
| Garaiera | 2,16 m. | |
| Pisua | 116 kg. | |
| Ibilbidea | ||
| Draft NBA | 2. erronda, 43.a 2005 New Jersey Nets |
|
| Kluba | CB Sevilla | |
| Liga | ACB | |
| Posizioa | Hegalekoa | |
| Lorpenak | ||
| NLB Liga (2) | ||
Mile Ilić (serbieraz: Миле Илић) (Tuzla, 1984ko ekainaren 2a -) saskibaloi jokalari serbiarra da, ACB Ligako CB Sevilla taldean dabilena.
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Ilić New Jersey Netsek aukeratua izan zen 2005eko draftean 43.a postuan eta 2006-07 denboraldian rookie izan zen NBA[1][2]. Taldeak Nenad Krstić ordezkatzeko nahi zuen. Hori zela eta, 2007ko otsailaren 26an Colorado 14ers taldeari utzi zioten[3].
Urte hartako urriaren 29an, Bernard Robinsonekin batera New Orleans Hornetsen David Wesleyren truke aldatu zuten [4]
NBA utzi eta Europara itzuli zen. Lokomotiv Rostovek fitxatu eta emaitzak onak lortu zituen bertan[5]
Hori zela eta, 2008ko otsailaren 24an, , Ilić Bilbao Basketek fitxatua izan zen[6]. 10 partida jokatu ostean, 2008ko udan CB Sevillak fitxatu zuen[7][8].
Taldeak[aldatu]
- 2002-2006: Reflex Belgrado
- 2006-2007: New Jersey Nets
- 2007: Colorado 14ers
- 2007-2008: Lokomotiv Rostov
- 2008: Bilbao Basket
- 2008-: CB Sevilla
Palmaresa[aldatu]
- NLB Liga (2003-04, Reflex Belgrado eta 2005-06 FMP Železnik)