Mileva Marić
Mileva Marić (1875-1948) matematikari serbiarra izan zen. Einsteinen lehenengo emaztea eta laguntzailea izan zen. Titelen jaio zen, Vojvodina probintzian, orduan austrohungariar inperioaren barruan zegoena (gaur egun Serbia) bertako familia baten baitan. Unibertsitatean zegoela, Nikolas Teslaren laguna egin zen. 1896.urtean Zurich-eko Institutu Politeknikoan sartu zen, non emakume ikasle bakarra zen.Einstein ere urte horretan hasi zituen bere ikasketak. Einsteinek eta Milevak alaba bat izan zuten ezkondu aurretik, Lieserl, zeina adopzioan eman zutela uste den. Einstein eta Maríc 1903.eko urtarrilaren 6an ezkondu ziren. Ezkontza honetatik Hans Albert Einstein eta Eduard Einstein jaio ziren. Lehenengoa Ingeniaritza hidraulikoko irakasle izatera ailegatu zen Kaliforniako unibertsitatean,eta bigarrena ospitale psikiatriko batean sartu zuten eskizofrenia izateagatik.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |