Milk (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:27, 22 urtarrila 2016

Milk 2008ko Gus Van Sant estatubatuar zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Filma Harvey Milk politikaria eta bere bizitza kontatzen duen eta 1984ko Dokumental onenaren Oscar Saria irabazi zuen The Times of Harvey Milk ("Harvey Milken Garaiak") filmean oinarritua dago. Bertan, Sean Penn, Emile Hirsch, Josh Brolin, Diego Luna eta James Franco aktoreek antzeztu zuten.

Osoki San Frantzisko hirian filmatu eta girotu zen, 1978ko manifestapena girotzeko 3.000 boluntario aurkeztu zirelarik.

Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, bi irabaziz, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Sean Penn) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Dustin Lance Black).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1972an Milk (Sean Penn), gay karismatiko eta alaia, New Yorketik San Frantziskora bizitzera joan da, hiri hartako Castro auzoan argazkidena bat irekitzea pentsatu duelarik, nahiz eta garai hartan auzo horretan gayak ez oso ongietorriak izan. Halere, Milk gogor egin eta denboraz Castro auzoa homosexualen eskubideen aldeko erreferentea bilakatuko da.

Honela bada, Milk lider politiko bilakatuko da, kanpainia federalak zuzendu, orduko Ronald Reagan lider kontserbadorea eta presidentziarako errepublikar hautagaia zenaren babesa lortzeraino.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milk (filma)