Millôr Fernandes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Millôr Fernandes
Millôr Fernandes
Datu pertsonalak
Jaio 1923ko abuztuaren 16a
Brasil Rio de Janeiro (Brasil)
Hil 2012ko martxoaren 27a
Rio de Janeiro (Brasil)

Millôr Fernandes (1923ko abuztuaren 16a[1] – 2012ko martxoaren 27a) brasildar marrazkilari, umorista, antzerkigile, idazle eta itzultzailea zen.[2]

Rio de Janeiron jaio zen, eta 1938an hasi zen kazetaritzan lanean, Brasilgo zenbait aldizkaritan argitaratuz.

1956an, Millôr-ek Saul Steinbergekin partekatu zuen Buenos Airesko Nazioarteko Karikatura Erakusketako lehen saria, eta 1957an bakarkako erakusketa egin zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoaren Museoan.

Jaguar, Ziraldo eta besterekin batera, «O Pasquim» egunkari satiriko hauslea sortu zuen, 1969an.

Millôr-ek zenbait antzezlan arrakastatsu idatzi zituen, baita klasikoak itzuli ere, hala nola Shakespeare.

2012ko martxoaren 27an hil zen, 87 urte zituela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Millôr Fernandes". Releituras (portugesez)
  2. [1]. Webgune ofiziala.
  3. Millôr Fernandesen heriotza (portugesez)

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Millôr Fernandes Aldatu lotura Wikidatan