Mill a h-Uile Rud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mill a h-Uile Rud
Mill a h-Uile Rud Leverkusenen
Datuak
JatorriaSeattle, Estatu Batuak
Musika motaPunk
Instrumentuakgitarra
baxua
bateria
Urteak2003-gaur egun
Taldekideak
Tim Armstrong
Sgrios a h-Uile Rud
Sìne Nic Anndrais
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 7bed05af-9baa-45be-a4ce-dbb9facc635a Edit the value on Wikidata

Mill a h-Uile Rud 2003. urtean Seattlen (Estatu Batuak) sortutako punk musika taldea da. Bakarrik eskoziako gaeleraz abesten dute. Taldearen izena "Guztia suntsitu" esan nahi du gaelera tradizionalean.

Taldea 2003an sortu zen eta hasierako taldekidez osatuta dago: Tim Armstrong, Sgrios a h-Uile Rud eta Sìne Nic Anndrais (Oharra: Seattleko Tim Armstrong ez da Tim Armstrong Berkeleykoarekin nahastu behar, Rancid punk taldean abesten duena).

2005eko apirilean Oi Polloi taldearekin Europatik bira egin zuten eta BBC Albak ia gehiena grabatu zuen, taldeari eta punk gaelikoari buruzko dokumentala egiten ari zelako. Gainera, BBC Radio nan Gaidheal irratiko 'Rapal' irratsaioan zuzeneko emanaldia egin zuten.

2005ean, Tim Eskoziara bizitzera joan zen soziolinguistika eta hizkuntz-suspertzea ikastera, horrexegatik Tim Seattlen dagoenean soilik, kontzertuak ematen dituzte.

Taldekideak

  • Tim Armstrong (abeslaria, gitarra).
  • Sgrios a h-Uile Rud (abeslaria, baxua).
  • Sìne Nic Anndrais (bateria)

Diskografia

  • Ceàrr (2004)
  • Ceòl Gàidhlig mar Sgian nad Amhaich (2005, Problem Records) Abesti bat: "Steòrnabhagh"; lau musika taldeko single-bilduman
  • Gàidhlig na Lasair (2006, Problem Records) Hiru abesti: "Steòrnabhagh," "Oran Sabaid Sabhal Mòr Ostaig" eta "Crath do Thòn"; bost musika taldeko bilduman

Kanpo loturak