Millauko biaduktua
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Millauko biaduktuaren ikuspegi orokorra. |
||||
| Herria | Millau - Creissels | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | Aveyron, Midi-Pyrénées | |||
| Koordenatuak | 44°05′14″N 03°01′15″E / 44.08722°N 3.02083°EKoordenatuak: 44°05′14″N 03°01′15″E / 44.08722°N 3.02083°E | |||
| Garaia | 2001-2004 | |||
| www.leviaducdemillau.com | ||||
Millauko biaduktua Frantziako Midi-Pyrénées eskualdeko Aveyron departamenduan dagoen zubi edo biaduktu erraldoi bat da. Millau eta Creissels udalerrien artean kokatzen da. 2004ko abenduaren 14an inauguratu zen, denera eraikitze lanek 36 hilabete iraun zutelarik.
Zubi hau eraikitzeko proiektuan 3.000 inguru lagunek lan egin zuten, proiektua burutzeak 400 milioi euroko kostua izan zuelarik. Proiektuaren egileak Michel Virlogeux frantziar arkitektoak eta Norman Foster ingeles arkitektoak izan ziren.
Egitura[aldatu]
Gaurko egunez, mundu osoko zubirik garaiena da. Egitura Tarn ibaiaren gain iragaten da, gehienezko 343 metroko garaierara iristen delarik. 2.460 metroko luzera du eta Causse du Larzac eta Causse Rouge artean hedatzen da. Hormigoizko 7 zutabeen gainean ezarrita doa eta 32 metroko zabalera du.
Iruditegia[aldatu]
-
Gauez, Millau udalerria eta biaduktua.
-
Eiffel Dorrearekin parekatuta.
Kanpo loturak[aldatu]
- Millauko biaduktuaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez)