Milovan Djilas
Wikipedia(e)tik
Milovan Djilas Jugoslaviako politikaria (Polja, Montenegro, 1911 - Belgrad, 1995). Titoren laguntzailea izan bazen ere, izan zituen karguetatik kendu zuen desadostasun ideologikoak zirela-eta. Burokraziaren aurka egiten zuen Klase Berria obra idazteagatik, zazpi urterako espetxeratu zuten 1957. urtean. 1961ean berriro ere kondenatu zuten Elkarrizketak Stalinekin obra idazteagatik. Amnistia baten bidez kaleratu zen 1966an. Ondoren Iraultzaile baten oroitzapenak (bi liburukitan emandako autobiografia, 1958-1973) eta Titoren biografia bat (1980) zituen ditu argitara.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.