Milton Margai
Wikipedia(e)tik
Sir Milton Augustus Strieby Margai (Gbangbatoke, Sierra Leona, 1895 - Freetown, Sierra Leona, 1964) Sierra Leonako politikaria izan zen.
Biografia[aldatu]
Mende leinuko buruzagi nagusia zen. Sierra Leonako Herri Alderdia sortu zuen 1951n. Sierra Leonako lehen ministro izan zen 1954tik aurrera. 1957ko hauteskundeak irabazi ondoren, Sierra Leonaren burujabetasuna lortzeko elkarrizketak hasi zituen Ingalaterrarekin. 1959an, babespeko lurralde izateari utzi zion Sierra Leonak, eta burujabetasuna lortu zuen, Margairen lanari esker.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.