Milton Obote

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Milton Oboteren erretratua

Apolo Milton Obote (Akoroko, 1925eko abenduaren 28aJohannesburgo, 2005eko urriaren 10a) Ugandako politikaria izan zen. UPC (Uganda People´s Congress) mugimendu nazionalista errepublikazalea sortu zuen, eta alderdi horretako lehendakaria izan zen (1960). Ugandak burujabetasuna lortu zuenean, oposizioko buru izan zen, eta 1962tik aurrera Lehen Ministro. 1966an errepublika aldarrikatu zuen, eta lehendakari izendatu zuten, baina Idi Aminek emandako estatu-kolpeak aginpidetik kendu zuen 1971n, eta erbestera alde egin behar izan zuen. 1980an Ugandara itzuli zen, bere alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren. 1985ean beste estatu-kolpe batek aginpidetik kendu zuen berriro.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milton Obote Aldatu lotura Wikidatan