Mimbredoko errota

Koordenatuak: 42°47′45″N 2°54′22″W / 42.79571°N 2.90602°W / 42.79571; -2.90602
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mimbredoko errota
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaErriberagoitia
Koordenatuak42°47′45″N 2°54′22″W / 42.79571°N 2.90602°W / 42.79571; -2.90602
Map
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea50

Mimbredoko errota Erriberagoitiako Mimbredo auzoko errota da.

2010eko uztailaren 1ean Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mimbredoko errota Mimbredon dago, Anuzita herrian, Erriberagoitia udalerrian (Araba). Zehazki, Pobesetik Manzanosera doan A-3310 errepidearen ondoan; errepidearen eta Baia ibaiaren artean.

Presako errota tipikoa da eta funtsezko elementu guztiak mantendu ditu, hala azpiegitura hidraulikoa nola errotaren makineria. Hala, grabitate-presa dauka, aurrealdea apurtxo bat makotuta duena, eta, gutxi gorabehera 40 metroko luzera eta 1,5 metroko garaiera. Ibaiaren ezker-aldean, gainezkabidea dauka, eta alde horretan bertan ubidearen ahokadura dago; ubideak metalezko ataka gordetzen du, harikoa.

Ubidea 300 metroko luzerakoa eta 2 metroko zabalerakoa da, batez beste. Errepidearekiko paraleloa da eta alde handiena induskatuta dago; fabrika-obra azken zatian baino ez. Azken zona horretan gainezkabide zabala dauka.

Errota eraikin xumea da, harlangaitz-hormaz egina, oinplano angeluzuzenekoa, eta etxola bat du erantsia atzealdean. Estalkia bi isurialdekoa da, gailurra fatxadarekiko paralelo dauka; iparraldeko aldean atxikitako etxolan, berriz, isurialde bakarrekoa da. Fatxada hegoaldera begira dago, eta sarbide dinteldun bi ditu: ukuilu-aldera eskuinekotik sartzen da eta ehotze-aretora ezkerretik. Ukuilua lau angeluko gela da, eta eskuin aldean aska bat dago erantsita. Ehotze-aretoa ere lau angelukoa da, eta errotako makinaria duen bankuaz gain, eskuin aldean, beheko sua dago, eta harrizko banku bat hegoaldeko murruari atxikia.

Errotak ez du ontzirik edo antepararik, eta ubidea atxikitako etxolatxotik ahoratzen da, bertan baitaude uhateak, estoldara zenbat ur sartzen zen erregulatzeko erabiltzen zirenak; halaber, estoldan, errota martxan jartzen zuten metalezko errodete bi daude. Estoldak hustubide dintelduna dauka, deskarga-arku baten azpian eta egurrezko burdinazko sareaz. Ubide labur batek eroaten zuen ura ibaira.

Ehotze-aretoaren barruan, fabrika-banku baten gainean (eskaileratxoetatik sartzen da), bi errotarri pare bat asentatzen dira, hauts-babesak, asto gaineko toberak eta garabi-besoak dituztenak. Bankuaren albo batetik estoldara sar daiteke, eskailera-maila zahar batzuen bidez.

Mimbredoko errotak osorik mantentzen du bere azpiegitura hidraulikoa: presa on bat, ubidea, hustubide-ubidea; errotaren makineria ere hantxe dago. Horrenbestez, Araban dauden mota horretako eraikinen adibide nahikoa osoa eta erakusgarria dugu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa