Mimetismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Automimetismoa: arrainak begiaren antzeko orbana erakusten du isatsaren inguruan hor erasotua izanez gero zauri larririk gabe onik ateratzeko.

Mimetismo inguruan dituzten beste izaki batzuen kolorea edo itxura hartu, jokabidea, hotsa edo usaina imitatu eta kokapen berean egoteko animalia eta landare batzuek duten ahalmena da, harraparien erasoetatik babestea edo erasoa arrakastatsua izatea helburu dituena. Adibidez, liztor arriskutsuen itxura hartzen dute lepidoptero, diptero eta koleoptero zenbaitek. Batzuetan espezie imitatzailearen mimetismoak abantailak ekarri ere egiten dizkio espezie modelo edo imitatuari.

Mimetismo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mimetismo batesiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mimetismo batesiarrean espezie mimetikoak espezie modeloa imitatzen du, baina modeloak dituen ezaugarri desatsegin edo erasotzailerik gabe.

Automimetismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automimetismoan izakiak bere organismoko beste atal batzuk imitatzen ditu hil edo bizikoak ez diren beste atal batzuetan. Adibidez, tximeleta espezie batzuek burua eta begiak imitatzen dituzten ozeloak dauzkate hegoetan, harraparien erasoa alde horretara desbideratzeko.

Mimetismo müllertarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mimetismo mota honetan, bi espezieak, maiz elkarrekin zerikusirik ez dutenak, defentsa-mekanismo berdinak dituzte, eta beraz biak dira imitatzaile eta modelo. Horrela, harraparien balizko erasoak bi espezieen artean partekatzen dituzte, abantaila eskuratuz, espezie bakarra erasoko luketen kasuan, beste espezieko aleek elukete abantailarik eskuratuko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mimetismo