Mimmo Paladino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mimmo Paladino (Paduli, Italia, 1948) margolaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte-ikasketak egin zituen Beneventoko Arte Lizeoan. Argazkilaritza ere landu zuen, baina, marrazkilari trebea izanik, figuraziora jo zuen azkenik. 1970eko hamarraldian, pintura monokromatikoa egin zuen. 1980an, Veneziako Erakusketan, Achile Bonito Oliva kritikariak pintura-mugimendu berri baten sorrera iragarri zuen: Italiar transabangoardia delako korrontearena, Chia, Clemente, Cuchi eta Paladino barne hartzen zituena. Paladinok hizkuntza eklektikoa erabili zuen, iturri askotatik edan baitzuen, hasi Klee eta Kandinskiren lanetatik, egiptoar, erromatar eta paleokristau arteraino. Bere margolanetan irudi alegoriko ugari azaltzen da: burezurrak, eskeletoak, maskarak eta animaliak.

1980tik aurrera nazioarteko talde erakusketa askotan parte hartu zuen. 1983tik aurrera eskulturak eransten hasi zen bere mihisetan, batez ere buru estilizatuak eta animalien burezurrak. 1992an bakarkako erakusketa egin zuen Sao Pauloko museoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mimmo Paladino Aldatu lotura Wikidatan