Minamoto no Yoriie
Minamoto no Yoriie (japonieraz 源頼家, Minamoto no Yoriie?, 1182ko irailak 11-1204ko abuztuak 14), Japoniako Kamakura shogunerriko bigarren shoguna izan zen. Shogunerri honetako lehen shoguna izan zen Minamoto no Yoritomoren semea zen, eta, bere ama, Hojo Masako zen.
Bere aita 1199an hil ondoren, Yoriie Minamoto klaneko buru bihurtu zen, eta 1202an shogun izendatu zuten. Hala ere, bere aita Hojo Tokimasak, shogunerriko botere militar eta politikoa usurpatu zuen, shogun titulua, izenez baino ez zen pertsona bati utziz. Minamoto eta Hojo klanen arteko tirabiren ondorio bezala, Yoriieren tronutik kentzea eragin zuten 1203an, eta etxean atxilotuta egotera zigortu zuten, Hojo klanaren aurkako konspirazio bat leporatu zitzaiolarik, klan honetako kideek hil zutelarik, 1204an. Shogun bezala, bere oinordekoa, bere seme Minamoto no Sanetomo izan zen.
| Aurrekoa Minamoto no Yoritomo |
Shoguna 1202-1203 |
Ondorengoa Minamoto no Sanetomo |