Minas Ithil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Minas Ithil (Ilargiaren dorrea sindarinez), Elendilen seme zen Isildurrek Ithilienen eraikitako hiri-gotorleku bat da. Itzalaren eraginpean erori ondoren, Minas Morgul (Magia beltzaren dorrea) bezala ezagutzen hasi zen.

Minas Ithil[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkiaren Bigarren Aroko 3320. urtean, Isildurrek sortu zuen Minas Ithil hiria, Ered Wethrinen adar batean, Mordorreko mugan, Ithilien eskualdea kontrolatzeko asmoz, garrantzitsua Mordorrera sartzeko. Hiria, eskualdeko hiriburu bihurtzen da, eta Isildurrek berak gobernatzen du.

Eguzkiaren Bigarren Aroko 3429. urtean, Sauronek, hiria modu erabakigarrian eraso zuen, non hartzea lortu zuen. Isildurrek ihes egin zuen, bere aitarekin Eriadorren bilduz. Azken aliantzaren guduaren eta Sauron Isildurren esku garaitua izan ondoren, numenortarrek, beste mende askoz, Minas Ithil okupatzen dute berriz.

Baina, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1636an, izurriak, hiria ia erabat hutsik utzi zuen.

Minas Morgul[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minas Ithil, Matěj Čadilena

Aurreko egoera probestuz, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2000. urtean, Nazgûlen Jauna, hiria eraso zuen armada baten buru izan zen, azkenik, hartua eta Minas Morgul bezala berrizendatua dena. Ordutik, Sauron, han zegoen Palantirra kontrolatzera pasa zen.

Data horretatik aurrera, Minas Morgul, Nazgûlen Jaunaren gotorleku eta toki izugarri bat bihurtzen da. Handik, zenbait hamarkada beranduago, zenbait alditan eraso zuen Gondorreko hiriburu zen Osgiliath, pixkanaka-pixkanaka ahuldu zuena, honela, Gondorrek, hiriburua aldatu behar izan zuelarik, Minas Anor erresumako hiriburu izendatuz, eta, bere izena, Minas Tirithera aldatuz. Ordutik aurrera, bi hiriak, aurretik elkarren lagunak zirenak, etengabe elkarren arteko borrokan egon ziren. Harantz joan zen Eärnur, Gondorreko azken erregea, Nazgulen Jaunaren erronkari aurre egitera, eta ez zen sekula gehiago ikusi.

Frodo Zorrozabalek, handik mende batzutara, Minas Morgul, mamu hiri bat bezala deskribatu zuen, soilik begiratzeak izutu egiten zuena, espektrozko dizdira batekin argiztatua.

Eraztunaren Gerran, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019an erasotzen dute Minas Tirith Minas Morguletik. Frodok, ilunpeko armadaren irteera ikusten du, Nazgûlen Jauna bera buru delarik, baina bera eta bere armada, Pelennorreko Zelaietako Guduan garaituak dira.

Sauron garaitua izan ondoren, Minas Morgul, erabat suntsitua izan zen jada errege zen Aragornen aginduz, eta pertsona bakar bat ere ez zen han biziko handik urte askorarte. Legendariumean, Osgiliath edo Minas Ithil noizbait berreraikiak izan ote ziren ez da zehazten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minas Ithil Aldatu lotura Wikidatan