Minas Tirith

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minas Tirithen planoa.

Minas Tirith (Guardiaren dorrea sindarinez) Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den hiri bat da, Erdialdeko Lurraldekoa.

Eguzkiaren Lehen Aroan Minas Tirith Finrod Felagundek Tol Sirionen Sirion ibaiaren iparraldeko pasabideak zaintzeko eraiki zuen dorrea zen. Sauronek bereganatu zuen eta Beren, Luthien eta Huani esker berreskuratua izan zen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroan Minas Tirith Gondor erresumaren hiriburua da. Jatorrian Minas Anor bezala ezagutua izan zen (Eguzkiaren dorrea sindarinez) izen berria antzinako hiriburua zen Osgiliathen gainbeheraren ondoren hiriburu aldaketa gertatu zenean hartuz.

Eguzkiaren Bigarren Aroko 3320. urtean eraikitzen hasi zen, Isildurren anaia eta Elendilen bigarren semea zen Anarionen agintepean. Ostoherrek hiria Eguzkiaren Hirugarren Aroko 420. urtean berreraiki zuen, eta pixkanaka jatorrizko hiriburua zen Osgiliath baino garrantzitsuago bihurtzen hasi zen. Tarondor Gondorrekoa erregeak erregearen egoitza modu iraunkorrean aldatu zuen Minas Tirithera Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1540. urtean.

Minas Tirith Rammas Echorren bidez inguratua dago, Pelennorreko Zelaiak inguratzen dituen eraztun formako horma handi bat. Horma hau Ecthelion II.ak eraiki zuen, Denethor II.aren aita zena, baina Mordorreko orkoen armaden aurkako defentsa ona ez zela frogatu zuen. Hiria bera Mindolluin edo Guardiaren Muinoaren gainean eraiki zen, hau era berean Seigarren Mailako harresira iritsi arte altxatzen zen eta Mindolluin mendiaren ekialdeko magaleko zati zen irtenune batean pausatzen zelarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minas Tirith Aldatu lotura Wikidatan