Ministro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ministroa estatu edo eskualde bateko gobernuan postu publiko nabarmena duen politikaria da. Ministroak ministro kontseiluko kide izan ohi dira, eta gehienetan ministerio baten buru dira. Ministerio baten buru ez den ministroari paper zorrorik gabeko ministro deritzo. Ministroen buru izaten da gobernuburua (estatu batzuetan, lehen ministroa; beste batzuetan, presidentea).

Estatu eta lurralde batzuetan —hala nola Hong Kongen, Filipinetan, Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan—, kargudun horri, ministro ez baizik idazkari deitzen diote.

Diplomazian, bigarren mailako diplomatikoak —ordezkaritza diplomatikoetako buruak— izendatzeko erabiltzen da ministro hitza.

Ministro mota ohikoenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]