Ministry of Fear (1944ko filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | ''Ministry of Fear '' | |
| Urtea | 1944 | |
| Estreinaldia | 1944ko urriaren 16a | |
| Generoa | Drama Zinema beltza |
|
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 86 minutu | |
| Banatzailea | Paramount Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Seton I. Miller | ||
| Gidoilariak | ||
| Graham Greene (eleberria) Seton I. Miller (egokitzapena) |
||
| Aktoreak | ||
| Ray Milland Marjorie Reynolds Carl Esmond Hillary Brooke |
||
| Musikagileak | ||
| Victor Young Miklós Rózsa (kredituetan ez da ageri) |
||
| Argazkilariak | ||
| Henry Sharp | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingeleraz | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Zuri-beltzean. | ||
Ministry of Fear Fritz Langek 1944an zuzendu zuen filma da, Graham Greene idazlearen The Ministry of Fear eleberriaren zinemarako adaptazioa. Enkargu-lana izan zen itxura baten. Langek oso gustuko zuen Greeneren kontakizuna; ez, ordea, gidoilariak, Seton I. Millerrek, atondu zuen egokitzapena. Lang bera eleberriaren eskubideak erosten saiatu zen, baina Paramountek aurre hartu zion; eta handik gutxira estudioak zuzentzea eskaini zionean ez zuen kexarik agertu, baina gidoia jaso zuenean nolabaiteko damua ere sentitu zuen. Dena den, ahal ondoen saiatu zen lan egiten.[1]
Eduki-taula |
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Stephen Neale (Ray Milland) sasoi batean eroetxean izan da eta atera berria da. Londreserako trena hartzekoa da eta zain dagoela, azoka batera hurbiltzen da, ongintzazko jai baten bilgune. Sari bat irabaziko du zozketa batean, barruan mikrofilm bat daukan pastela, Britania Handiko armadaren inguruko informazio garrantzitsua biltzen duena. Espioi naziak Stephenen atzetik ibiliko dira, eta ihesean Carla (Marjorie Reynolds) gaztearen laguntza izango du.
Aktoreak [aldatu]
| Aktorea | Pertsonaia |
|---|---|
| Ray Milland | Stephen Neale |
| Marjorie Reynolds | Carla Hilfe |
| Carl Esmond | Willi Hilfe/Mr. Macklin |
| Hillary Brooke | Mrs. Bellane |
| Percy Waram | Prentice inspektorea |
| Dan Duryea | Cost/Travers |
| Alan Napier | Forrester doktorea |
| Erskine Sanford | George Rennit |
Erreferentzia [aldatu]
- ↑ [Casas, Quim. Fritz Lang, Ediciones Catedra, 1998. 161. orr.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Ministry of Fear IMDb atarian