Miquel Barceló

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miquel Barceló

Bizitza
JaiotzaFelanitx1957ko urtarrilaren 8a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, zeramikaria, grabatzailea, artista grafikoa, artista bisuala eta ilustratzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Barcelo, Miquel
Genero artistikoaespresionismoa

Discogs: 2251874 Edit the value on Wikidata

Miquel Barceló (Felanitx, Mallorca, 1957ko urtarrilaren 8a) espainiar margolaria da.

Palmako Dekorazio Arteetako Eskolan eta Bartzelonako Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Gero, Taller Lunatic arte kontzeptualeko taldean sartu zen, Mallorcan. 1976an, haren margolanak bakarrik biltzen zituen lehen erakusketa antolatu zen, Palmako Arte Museoan. 1981ean Sao Pauloko bi urtez behingo erakusketan parte hartu zuen, 1982an Kasselgo Dokumenta erakusketan, eta 1985ean Parisko bi urtez behingo erakusketan Espainia ordezkatzeko aukeratu zuten. Harrezkero, Europako eta Estatu Batuetako museo eta galeria nagusiek erosten dituzte Barcelóren koadroak. Erakusketa ugari egin ditu, batzuk oso areto ospetsuetan, hala nola Parisko Lambert galerian eta New Yorkeko Leo Casteli galerian. 1986an Bartzelonako Loreen Azokako kupula dekoratu zuen, Udalak eskaturik. 1986an Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zion Espainiako Kultura-ministerioak. Operako eszenografia lanetan ere aritua da (besteak beste, Manuel de Fallaren El retrablo de Maese Pedrorako, Parisko Opera Komikoaren Antzokian). Lehorreko natura zein itsasokoa da Barcelóren obretako gai nagusia. 2003. urtean, Principe de Asturias de las Artes saria irabazi zuen. Margo-geruza lodiz egiten ditu bere margolanak, erliebe efektuak lortzeko. Gaur egun, espainiar margolaririk kotizatuenetariko bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miquel Barceló Aldatu lotura Wikidatan