Mir (espazio estazioa)

Wikipedia(e)tik
Mir (egoitza espaziala)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mir (Мир)
Mir on 12 June 1998edit1.jpg
Mir banaketa jarraitzen Discovery espazio anezkatik, 1998-07-12
Jaurtiketa data 1986-02-19
21:28:23 UTC
Baikonur (SESB)
NSSDC ID 1986-017A
Orbita elementuak
Inklinazioa 51,6º
Orbita periodoa 89,8 minutu
Ezaugarriak
Atmosferaratzea 2001-03-23
05:50:00 UTC
Egindako distantzia 3.638.470.307 km
Perigeoa 386 km
Apogeoa 398 km

Mir (errusieraz Мир, «bakea» edo «mundua») Errusiaren espazio estazioa izan zen, jatorriz sobietarra zen baina SESB banatzean errusiar izatera pasatu zena. Mir estazioak bost urte irautea aurreikusi zen hasieran, baina azkenean hamahiru urte iraun zuen. Munduko lehen espazio estazio jendeztatua izan zen, eta Errusiaren espazio programaren bukaera. Han kosmonautak eta astronautak ibili ziren.

Mir insignia.svg

Mir estazioa modulu ezberdinak gehituz eraiki zen, 1986. urteko otsailaren 19an jaurti zuten lehengo modulua eta hortik aurrera besteak eta 1996an azkenengoa jaurti zelarik. Lurretik 300-400km-tara zegoen eta bi orduro orbitatzen zuen Lurra. Bertan zientziarekin loturiko esperimentu ugari eta obserbazio astronomikoak, errekor asko hautsiz. 1997an sute baten ondorioz, estazioa zahartzen hasi zen. Honek guztiak estazioaren desorbitatzea eta atmosferan suntsitzea ekarri zuen. 2001eko martxoaren 23an suntsitu zuten era kontrolatuan. MKS misioen (Buran sobietar anezka proiektua) jomuga bezala erabiltzea zuten helburu baina geroago bere misioak aldatu egin ziren Buran proiektua bertan behera gelditu ondoren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salyut izeneko sobietar estazioetan oinarritua zegoen. Soiuz eta Progress espazio-ontzien bidez jarri zuten martxan. Hasieran MKS proiektuaren (Buran sobietar anezkaren proiektua) jomuga izan behar zuen, baina proiektua bertan behera utzi zutenean bere eginbeharrekoak aldatu egin ziren.

Diseinua eta aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976. urtean onartu zen Salyut estazioak ordezkatzeko proiektua, Salyut-DOS 17k estazioaren diseinu hobetu bat egiteko. DOS bertsioaren oso antzekoa izan behar zuen hasieran, atrakatzeko lau posturekin (bi albo bakoitzean), Salyut motakoen antzera eta beste bi postu estazioaren aurrealdeko atrakatze esfera batean. Azkenean 1978an txopako portu bateko eta brankako bost postutako estazioa bilakatu zen. Azkenik Mir estazioaren lehenengo zirriborroa 1982an egin zen.

Estazioaren bilakaera

Lehenengo misio sobietarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mir espazio estazioa lanean hasi zenean Salyut motako estazioak zaharkituak utzi zituen. Mirrera joan ziren lehen kosmonautak Leonid Kizim eta Vladimir Soloviov izan ziren eta estazioa orbitatzen hasi eta 21 egunetara joan ziren, Soyuz T-15 espazio-ontziak eramanda. Hauek 125 egun eman zituzten bertan. 1987ko otsailaren 8an Soiuz TM-12 ontzi baten Juri Romarenko eta Aleksandr Laveikin heldu ziren, Mir-era joandako bigarren tripulazioa.

Irekitze internazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko apirilaren 5ean Mir espazio estaziorantz Kvant modulua bidali zen, sobietar, britainiar, herbeheretar, alemaniar eta europar espazio agentzietako ingeniariek diseinatua. Lotzea ez zen egin, objektu ezezagun baten ondorioz. Kosmonautek espazio-ibilaldia eman behar izan zuten arazoa konpontzeko. Hortik aurrera Mir espazio estazioak lau modulu zituen Mir 1, Soiuz TM-2, Progress 29, martxoan jaurtia, eta Kvant-a. Ondorioz Sobietar Batasunak historiako espazio estazio handiena lortu zuen. Hiru hilabete geroago Aleksandr Viktorenko, Aleksandr Aleksandrov eta Mohamed Faris siriarra joan ziren baina sei egun bakarrik eman zituzten, kosmonauta baten gaixotasunarengatik. Romarenko kosmonauta han geratu zen, iraunaldi errekorrak hautsiz.

1988ko udan misio internazionalak hasi ziren, Sobiet batasuneko "satelite" herrialdeetako kosmotautak joanez. Ekainaren 8an Aleksandr Aleksandrov bulgariarra joan zen Abdul Mohamed lehen kosmonauta afganiarrak lagundua. Azaroaren 26an Jean-Loup Chrétien frantziarra joan zen espazio estaziora.

Garai sobietarraren bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobiet Batasuneko aurrekontuetako murrizketen ondorioz Mir estazioa hutsik geratu zen 1989. urtean 3 hilabetez, irailaren 8an hurrengo tripulazioa joan arte. Sergei Krikaliov kosmonauta 1990eko abenduaren 2an joan zen espazio estaziora, oraindik sobietarra zenean. Kosmonauta hau bueltatzerako jadanik SESB ez zen existitzen, Errusia zegoen bere ordez.

Euromir[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia jarri zenetik ESAren izenean joan egin ziren astronauta eta kosmunatua guztiak.

Errusiar-estatubatuar garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai honetan Mir estazioaren ahalmena eta estatubatuarren transbordadorea konbinatuz. 1993.urtean AEBk eta Errusiak Nazioarteko Espazio Estazioa egiteko hitzarmena sinatu zuten.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997. urteko otsailaren 23an sute bat egon zen Mir estazioan. Suteak aire egokituaren sistema geldiarazi egin zuen, 7 minutuz jarraitu zuen sutea. Sutearen ondorioz sortutako matxurak apirilean hasi ziren konpontzen.

Ekainaren 25an progress motako ontzi ez tripulatu batek estazioaren aurka talka egin zuen, bertako modulu baten zulo bat eginez. Ondorioz eguzki plaka bat apurtu egin zen eta hautsitako modulua despresurizatu egin zen. Istripu honen ondoruioz AEBren eta Errusiaren arteko kooperazioa kolokan jarri zen tokian-tokiko eztabaidengatik.

Bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soiuz TM-30a izan zen azken misioa bertan Aleksandr Kaleri eta Sergei Zalkhotin joan ziren, Mirrera joandako azkenengoak. Espazio estazioaren desorbitatzea 2001eko martxoaren 23an bukatu zen, ozeano barean suntsitu zen. Hasiera batean inbertitzaile pribatu batzuek estazio estazioa erosi nahi izan zuten, bertan filmak egiteko. Baina azkenean hori ezinezkoa ikusi zen eta bertan behera gelditu zen ideia hori.

Printzipioz sobietarrek beste estazio bat egin nahi zuten, Mir-2 izenekoa, baina atzera bota zuten proiektua. Dagoeneko eginda zeuden moduluak Nazioarteko Espazio Estazioan erabili ziren, eta han segitzen dute.

Mir moduluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mir espazio estazioa 7 modulu elkartzean osatu zen. Horietako modulu bakoitza banaka jaurtiki ziren orbitara, "Proton" suziri batek jaurtikiak, Elkarketa modulua izan ezik, espazio anezka batek eramana. Guztira 100 tona zituen.

Bertan, eskifaiako 3 kide bizi ziren, nahiz eta hilabeteko tartetan 6 kide izan. Bi epe laburretan izan ezik, Mir estazioa era jarraituan izan da bizileku 1999ko abuztu arte.

Modulua Jaurtiketa data Jaurtiketa ibilgailua Elkartze data Masa Soiuz Xedea Bakandua Mir Antolaketa Argazkia
Erdigunea
Базовый
1986-02-19 Proton 8K82K - 20.100kg - Bizi modulu nagusia, espazio estazioaren erdigunean, non beste moduluak elkartu ziren. Mir base block drawing.png Mir base block drawing.png
Kvant-1
Квант-1
1987-03-31 Proton 8K82K ~1987-04-04 10.000kg TM-2 Behaketa astronomikoak eta esperimentu zientifikoak. Kvant module drawing.png Mir 1987 configuration drawing.png
Kvant-2
Квант-2
1989-11-26 Proton 8K82K 1989-12-06 19.640kg TM-8 Bizi mantentze sistema sofistikatuago eta berriagoa, esperimentu estra-zientifikoak eta aire-ganbera. Kvant 2 module drawing.png Mir 1989 configuration drawing.png
Kristall
Кристалл
1990-05-31 Proton 8K82K 1990-06-10 19.640kg TM-9 Teknologia, material prozesatzea, geofisika eta astrofisika laborategia. Kristall module drawing.png Mir 1990 configuration drawing.png Mir - February 1995.jpg
Spektr
Спектр
1995-05-20 Proton 8K82K 1995-06-01 19.640kg TM-21 Anezka-Mir programarako esperimentuak. Spektr module drawing.png Mir June 2 1995 configuration drawing.png
Elkarketa modulua
Стыковочный модуль
1995-11-12 Atlantis anezka 1995-11-15 6.134kg TM-22 Espazio anezka estatubatuarrentzako elkarketa modulua, Anezka-Mir programan. Mir Docking Module drawing.png Mirdream sts76.jpg
Priroda
Природа
1996-04-23 Proton 8K82K 1996-04-26 19.000kg TM-23 Teledetekzio modulua. Priroda module drawing.png Mir May 7 1996 configuration drawing.png Mir on 12 June 1998edit1.jpg
Mir diagram.svg


Estazioaren moduluak

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mir (espazio estazioa) Aldatu lotura Wikidatan