Miramar jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miramar jauregia
San Sebastian Palacio Miramar.JPG

Miramar jauregiaren ikuspegia.

Herria Loretopea, Donostia
Koordenatuak 43°18′53″N 01°59′54″W / 43.31472°N 1.99833°W / 43.31472; -1.99833Koordenatuak: 43°18′53″N 01°59′54″W / 43.31472°N 1.99833°W / 43.31472; -1.99833
Herrialdea  Gipuzkoa
 EH
Garaia 1893
Miramar jauregia non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Miramar jauregia
Miramar jauregia non dagoen adierazten duen Donostia erdiguneko mapa
Miramar jauregia

Miramar jauregia Donostian dagoen gotiko ingeles estiloko jauregi bat da, 1893an eraikia Espainiako Errege Familiaren enkarguz. Eraikina eta lorategiak Loretopean kokatuak daude, Ondarreta eta Kontxa hondartzak banatzen dituen lurmutur txikian.

Selden Wornum arkitekto ingelesaren 1889ko egitasmo batean oinarritua dago. Eraikinaren inguru guztian Miramar jauregiaren parkea hedatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar monarkia eta Donostiaren arteko harreman estua, Isabel II.a Espainiakoaren garaitik zetorren, nor, XIX. mendearen erdialdean, hirian uda pasatzen hasi zen, Kantauri Itsasoaren uretan bainatzeko asmoz. Garai honetatik aurrera, lotura bat ezarri zen hiriarekin, Alfontso XII.aren emazte zen Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoarekin sendotuko zena, alargun geratu ondoren, udako oporrak, gortetik Donostiara pasako zituena, hiriaren etorkizun turistikoa behin betiko definitu zuen erabakia. Errege Familiaren udako bisitek Errege Landa Etxe bat behar zuten, Maria Kristinak Selden Wornumi enkargatu ziona. Jauregiarentzat aukeratutako kokapena, Kontxako Badiaren parean zegoen hazienda zabal bat izan zen, non, antzina Donostiako Antiguoko Monasterioa egon zen, eta erreginak Morianako Kondeari erosi ziona. Azalera honi, estatu jabetzako beste bat gehitu zitzaion, Antiguoko Eliza zegoena, eraman egin behar izan zena, haziendaren hedapena, erositako beste jabetza txiki batzuekin osatu zelarik. Jauregia 1893an amaitu zen, 1920an eraikin berri bat gehituko zitzaion arren, Printzearen Pabiloia deiturikoa. Eraikuntzarako Donostiako Tranbia Konpainiaren tranbiak eta errepidea igarotzea ahalbidetzen zuten tunel faltsu bat egin behar izan zen, errepidearen gainean aurkitzen direlarik Jauregiko lorategiak.

Loretopea, Mirakontxa auzoa, Miramar jauregia eta Ondarreta hondartza.

Maria Kristina 1929an hil ondoren, hazienda, Alfontso XIII.ak heredatu zuen, eta, ondoren, estatuak desjabetua 1931n, Errepublika aldarrikatu zenean, Donostiako udaletxearen jabetzara pasa zelarik 1933an, Errepublikako presidentearentzako udako egoitza balio izateko eta bere geletako batzuk, heziketa eta kultura arloetan erabiltzeko baldintzekin.

Frankismoaren garaian, eta Espainiako Errege Familiari itzuli ondoren, Jauregia, Alfontso XIII.aren semeen esku geratu zen, eta, nagusiki, Joan Borboikoaren eskuetan. Jauregiaren gaineko jabekidetza, 1958an desegin zen. Honela, On Joanek, Jauregia eta bere hurbileko inguruak mantendu zituen, 1963an saldu zen 1000 metro karratuko eremu bat bananduz. Haziendaren gainontzekoa, 10.000 eta 37.000 metro karratuko eremu banatan banandua, 1963an saldu zen, On Joanen anai-arreben mesedetan, etxebizitzak egiteko.

Jabekidetzaren desegitearen prozesuaren ondoren, hasierako 80.000 metro karratu baino gehiagoko hedadura, 34.136 metro karratura murriztua geratu zen, Donostiako Udaletxeak On Joani 1972an erosi ziolarik. Honela, Miramar Errege Jauregia, Miramar Udal Jauregia deitzera pasa zen.

Gaur egun, jauregia eta bere lorategiak, bisitari guztientzako irekita daude ordutegi zehatz batean. Miramar Jauregia, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Kurtsoen eta Musikeneren egoitza ofiziala da, bai eta Eusko Ikaskuntzaren egoitza nagusia ere.

2007-2012 urte bitartean Jakiunde edo Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren aldi batetarako egoitza izan zen, 2012ko azaroaren 13an Bergarako Olaso dorrean behin betiko egoitza hartu zuen arte.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miramar Jauregia, ingeles estilo nabarmenekoa da, eta apaindura elementu neogotiko batzuk ditu. Bere barnean, zenbait toki noble ditu, bere jatorrizko antolakuntza mantentzen dutenak, Gela Zuria, Musika Gela, Zurezko Gela, Gela Txikia, Liburutegia eta Errege Jangela, adibidez. Jauregiaren gainontzekoa, behin eta berriz aldatua izan da Udaletxeak erosi zuenetik, barruti funtzionalago bihurtuz, bere jatorrizko kutsua galdu arren. Bertan eginiko azken lanek, 2001ean, Musikenerentzako aretoak eraikitzea izan zuten xede. Ondoren, 2007an, eraikinaren dorrea berritu zen.

Edozein kasutan, jauregiak, bere jatorrizko kanpo itxura mantentzen du, eta ohikoa da bere lorategi eta toki nobleetan jaialdi edo festaren batzuk ospatzea, bereziki Donostiako Zinemaldia eta Musika Hamabostaldiari dagozkienak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miramar jauregia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa