Miren Azkarate
- Artikulu hau euskaltzain eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Azkarate.
Miren Azkarate Villar (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko azaroaren 27a) euskal politikaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia da. Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretan lizentziaduna da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian doktorea.
1978tik 1988ra, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen Campuseko Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Morfosintaxi eta Lexikologia irakasgaietan. 1988tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Euskal Filologian katedraduna. 1992az gero euskaltzain osoa da. 1995etik 2000ra, tutoretzako aholkularia izan zen. Euskara batuko eta Gramatikako batzordekidea da. 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreorde postuan egon zen.
2001 eta 2005 bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko VII. legegintzaldian, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua izan zen Eusko Alderdi Jeltzalearekin. 2004an, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile kargua hartu zuen. Ondorengo VIII. legegintzaldian, 2005ean hasitakoan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu eta eledun egon zen 2009ra arte.
Ze Esatek! musika taldeak Maite zaitut Miren Azkarate izenburuko abestia plazaratu zuen 2009 urtean parodia moduan, orduan berak zuzentzen zuen Kultura Sailaren eta Javier Madrazok zuzentzen zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailaren eskutik Kepa Junkerari hiru diska editetzaren truke 700.000 eurotik gorako diru laguntza emateagatik.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Miren Azkarateren profila Eusko Jaurlaritzaren webgunean
- (Euskaraz) Miren Azkarate Inguma datu-basean
| Aurrekoa Maria Karmen Garmendia |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 2001-2009 |
Ondorengoa Blanca Urgell |
| Eusko Jaurlaritza (2001-2005) | ||
|---|---|---|
|
Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza) |
||
| Eusko Jaurlaritza (2005-2009) | ||
|---|---|---|
|
Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza) |
||