Miroslav Tichý
Wikipedia(e)tik
Miroslav Tichý (Netcice, Txekia, 1926ko azaroaren 20a- 2011ko apirilaren 12a) txekiar margolari eta argazkilari bat izan zen. Pragako Arte Ederretako Akademian burutu zituen ikasketak. Hasiera batean, margolaritzan aritu zen, 1960ko hamarkadan argazkilaritzara aldatu zen arte, berak eskuz egindako kamera batez baliatuta. Bereziki emakumeei atera zizkien argazkiak. Txekoslovakiako erregimenak jazarria, anakoreta moduan bizi izan zen hainbat urtetan, harik eta 2000ko hamarkadan bere lanak nazioarteko arreta ekarri zionera arte.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Artistari buruzko webgunea, bere lanen bilduma bat eskaintzen duena.
- (Ingelesez) Miroslav Tichy - "Tarzan Retired", www.youtube.com.
- Jihomoravske venuse - South Moravian Venuses - video ( 2010-2011 )
| Artikulu hau Txekiar Errepublikako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |