Misery (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Misery
Datuak
Jatorrizko izenburua Misery
Izenburua euskaraz Miseria
Urtea 1990
Estreinaldia 1990ko azaroaren 30a
Generoa thrillerra
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 107 minutu
Aurrekontua 20 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Rob Reiner
Ekoizleak
Rob Reiner
Andrew Scheinman
Jeffrey Stott
Steve Nicolaides
Gidoilariak
William Goldman
Stephen King idazlearen Misery eleberrian oinarritua
Aktoreak
James Caan
Kathy Bates
Lauren Bacall
Richard Farnsworth
Frances Sternhagen
Musikagileak
Marc Shaiman
Argazkilariak
Barry Sonnenfeld
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
Kathy Bates
Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama
Kathy Bates
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Misery (euskaraz Miseria) 1990eko Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. 1987ko Stephen King idazlearen Misery eleberrian oinarritua dago. Bertan, James Caan, Kathy Bates, Lauren Bacall, Richard Farnsworth eta Frances Sternhagen aktoreek antzeztu zuten.

Filma honetan burututako antzezpenarengatik Kathy Bates aktoreak Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama irabazi zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York hiriko Paul Sheldon (James Caan) idazleak urteak daramatza arrakasta komertzial handiko istorio erromantikoak idatziz eta bere talentua alferrik xahutzen, haietan Misery deritzon emakume baten istorioak kontatzen direlarik. Halere, idazlea jada bere eleberrietako protagonistaz asperturik istorioi horiek idaztetik amaitu eta Colorado estatuan aterpea hartu eta eleberri serio bat idazteko erabakia hartu du. Behin eleberria amaituta, mendiko errepide bakarti eta elurtu batetik etxera itzultzera doanean, autoaren kontrola galdu eta istripua izan ondoren larriki zauritua eta auto barnean kornoterik gabe geldituko da. Ezustean, Annie Wilkes (Kathy Bates) izeneko izaera zakar eta eroskoa duen emakumeak idazlea salbatu eta bere etxera eramango du. Han idazlea ohean mugituezinik dagoela aprobetxatuz bere eleberri erromantikoen irakurle eta zaletua den emakume honek Miseryren pertsonaia berpiztu eta hari buruzko istorio berriak idatz ditzan behartuaraziko du, idazlearen zoritxarrerako emakume hura Miseryren pertsonaiarekin zeharo obsesionatuaz gain burutik seko jota dagoelarik. Honela bada, idazlea etxe hartatik nola edo hala ihes egiten saiatu beharko da...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]