Miso zopa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berehalako miso zopa

Miso zopa (japonieraz |味噌汁, misoshiru) japoniar gastronomiako funtsezko janaria da, arrozarekin batera. Osagai nagusia miso ore gazia da, hartzitutako soja haziz egiten dena.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miso zopa prestatzeko miso orea, ura eta dashi arrain prestakina behar da. Gainera, beste osagai batzuk gehi dakioke, hala nola[1]:

  • wakame alga lehortua, berridratatua eta laukitan moztua
  • tofua
  • txahalki egosia eta xafla finetan moztua
  • tipulina
  • etab.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazola erdi ur irakin. Beste osagaiak gehitu: wakame eta tofua, eta bertan dashia disolbatu. Tenperatura jaitsi pil-pila kendu arte. Orduan koilara bat edo bi miso gehitu, iritzira eta gutxinaka, nahasketak irekin ez dezan kontu izanez. Zerbitzatu[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Japonieraz) Miso online errezetak
  2. Megumi Yamaki, (Japonieraz) みそ汁の作り方, (Ingelesez) How to make miso soup, (Japonieraz) 和食の基本 (Ingelesez) Japanese recipes 60, ISBN 4-262-12916-0, p. 32

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miso zopa Aldatu lotura Wikidatan