Mission: Impossible (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mission: Impossible
Datuak
Jatorrizko izenburua Mission: Impossible
Izenburua euskaraz Misioa: Ezinezkoa
Urtea 1996
Estreinaldia 1996ko maiatzaren 22a
Generoa ekintza, espioitza, thrillerra
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 110 minutu
Aurrekontua 80 milioi dolar
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Brian De Palma
Ekoizleak
Tom Cruise
Paula Wagner
Gidoilariak
David Koepp
Robert Towne
David Koepp
Steven Zaillian
Bruce Geller zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen Mission: Impossible telesailan oinarritua
Aktoreak
Tom Cruise
Jon Voight
Emmanuelle Béart
Henry Czerny
Jean Reno
Ving Rhames
Kristin Scott Thomas
Vanessa Redgrave
Musikagileak
Danny Elfman
Argazkilariak
Stephen H. Burum
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Mission: Impossible (euskaraz Misioa: Ezinezkoa) 1996ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko espioitza filma bat da. Bruce Geller zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen izenburu berdineko Mission: Impossible telesailan oinarritua dago. Bertan, Tom Cruise, Jon Voight, Emmanuelle Béart, Henry Czerny, Jean Reno, Ving Rhames, Kristin Scott Thomas eta Vanessa Redgrave aktoreek antzeztu zuten.

Filmak honek izandako arrakastari esker beste hainbat jarraipen filmatu ziren: Mission: Impossible II (2000), Mission: Impossible III (2006), Mission: Impossible – Ghost Protocol (2011) eta Mission: Impossible V (filmatzeke).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ethan Hunt (Tom Cruise) edozein motako egoera arriskutsuak dotorezia osoz konpontzeko gai den estatubatuar agente sekretua da. Jim Phelps (Jon Voight) agenteak zuzendutako espioi taldeko kidea da, haren zuzendaritzapean misio zail bati ekin beharko diotelarik: erabateko garrantzizko informazioa duen lapurtutako disko baten salmenta ekiditea. Bapatean, guzti hau gainontzeko espioi taldeko kideen heriotzarekin okertu egingo da, Hunt bizirik atera den bakarra denez denon begietara hilketa horiek burutu izanaren susmagarri nagusia bilakatu baita. Huntek benetazko errudunak topatu eta jendaurrean ezagutzera emateko bere esku dagoen guztia egiten saiatuko da.

Filmaketa lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]