Mission: Impossible (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mission: Impossible (euskaraz Misioa: Ezinezkoa) 1996ko Brian De Palma estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko espioitza filma bat da. Bruce Geller zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen izenburu berdineko Mission: Impossible telesailan oinarritua dago. Bertan, Tom Cruise, Jon Voight, Emmanuelle Béart, Henry Czerny, Jean Reno, Ving Rhames, Kristin Scott Thomas eta Vanessa Redgrave aktoreek antzeztu zuten.

Filmak honek izandako arrakastari esker beste hainbat jarraipen filmatu ziren: Mission: Impossible II (2000), Mission: Impossible III (2006), Mission: Impossible – Ghost Protocol (2011) eta Mission: Impossible V (filmatzeke).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ethan Hunt (Tom Cruise) edozein motako egoera arriskutsuak dotorezia osoz konpontzeko gai den estatubatuar agente sekretua da. Jim Phelps (Jon Voight) agenteak zuzendutako espioi taldeko kidea da, haren zuzendaritzapean misio zail bati ekin beharko diotelarik: erabateko garrantzizko informazioa duen lapurtutako disko baten salmenta ekiditea. Bapatean, guzti hau gainontzeko espioi taldeko kideen heriotzarekin okertu egingo da, Hunt bizirik atera den bakarra denez denon begietara hilketa horiek burutu izanaren susmagarri nagusia bilakatu baita. Huntek benetazko errudunak topatu eta jendaurrean ezagutzera emateko bere esku dagoen guztia egiten saiatuko da.

Filmaketa lekuak

Aktoreak

Kanpo loturak