Mississippi Burning

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mississippi Burning
Datuak
Urtea 1988
Estreinaldia 1988ko abenduaren 9a
Generoa drama
Herrialdea AEB
Iraupena 128 minutu
Banatzailea Orion Pictures
Zuzendaria
Alan Parker
Ekoizleak
Robert J. Colesberry
Gidoilariak
Chris Gerolmo
Aktoreak
Gene Hackman
Willem Dafoe
Frances McDormand
Musikagileak
Trevor Jones
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Mississippi Burning 1988ko filma da, 1964an Misisipi estatuan eskubide zibilen aldeko hiru langileren benetako heriotzan oinarrituta. Filmak heriotza horiek ikertzen duten FBIko bi agenteren istorioa (Gene Hackman eta Willem Dafoe aktoreena) kontatzen du.

Argazkilaritza onenaren Oscar saria irabazi zuen, eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Hackmanentzat), Emakumezko bigarren aktorearen (Frances McDormandentzat), Zuzendari onenaren (Alan Parkerrentzat), Film onenaren, Muntaketa onenaren eta Soinu onenaren kategorietan izendapenak jaso zituen.

Batek baino gehiagok, Howard Zinn historialari ezkertiarrak barne, kritikatu dute filma, historiaren fikzionalizazioarengatik. FBIko agenteak heroi gisa aurkezten dituzten filmean, eta, herrira ehundaka agertu zirela erakusten da, errealitatean eskubide zibilen aldeko langileak gogo gabe babestu zituztenean. Benetako hiltzaileen izenak ez dira agertzen, ezta biktimenak ere; filmean "mutilak" (the boys) bezala baino ez zaie aipatzen. Gainera, beltzen paperak ez du inolako garrantzirik, heroi zurien babesa behar baitute bidegabekeriaren aurkako borrokan. Filmean, garai horretako afroamerikarren kemena erakusten duen pertsonaia nabarmenik ez dago.