Mito (Ibaraki)

Koordenatuak: 36°21′57″N 140°28′17″E / 36.36583°N 140.47125°E / 36.36583; 140.47125
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mito
水戸市
水戸市
Japoniako hiri nabarmena
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Ibaraki
AlkateaYasushi Takahashi (en) Itzuli
Jatorrizko izena水戸市
Posta kodea310-8610
Geografia
Koordenatuak36°21′57″N 140°28′17″E / 36.36583°N 140.47125°E / 36.36583; 140.47125
Map
Azalera311,64 km²
MugakideakHitachinaka (en) Itzuli, Kasama, Naka (en) Itzuli, Shirosato (en) Itzuli, Oarai (en) Itzuli eta Ibaraki (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria270.445 (2021eko martxoaren 1a)
270.823 (2015)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2015)
Dentsitatea853,53 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia29
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakAnaheim, Takamatsu, Chongqing, Hikone eta Tsuruga
http://www.city.mito.lg.jp/ www.city.mito.lg.jp

Mito (japonieraz: 水戸市 Mito-shi?) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartean dagoena eta Ibaraki prefeturako hiriburua. 2010eko erroldaren arabera 265.993 biztanle ditu.

Geografia

Ibaraki prefeturaren erdialdean dago, Ozeano Bareko kostaldetik oso gertu.

Historia

IV mendean Yamato jendeak populatu zuen lurraldea eta Heian Aroan (IX-XII mendeak) Baba Sukemoto gerre gizonak Mitoko gaztelua eraiki zuen. Toki estrategikoan egonik hainbat borroka izan ziren gaztelua eskuratzeko eta sarritan aldatu zuen jabez. 1603ko Sekigaharako borrokaren ondoren Tokugawa Yorifusak eskuratu zuen eta gonsanke bihurtu zuen, Edotik kanpora zeuden hiru gaztelu gotortuetako bat bihurtuz. Mito Kaidō errepidea ezarri zen Edotik Mitora eta Tokugawatarrek agindu zuten bertan harik eta 1868an Meiji berrezarkuntzak Tokugawa shogunerria suntsitu zuen arte.

Gaur egungo Mito hiria 1889ko apirilaren 1ean sortu zen eta Ibaraki prefeturako hiriburu izendatu zen. 1910rako trena, telefonoa eta argi-indarra bazituen jada.

Bigarren Mundu Gerran hiriaren hiru-laurdenak suntsituak izan ziren eta populazioa 70.000 biztanletara jeisti zen. Ordutik gora eta gora egin du.

Ekonomia

Mito batez ere hiri administratiboa eta merkataritzan oinarriturikoa bihurtu da eta prefeturako industria gehiena Tsukuban kontzentratu da.

Ondasun nabarmenak

Hiritar ezagunak

Hiri senidetuak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mito (Ibaraki) Aldatu lotura Wikidatan