Hindu mitologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitologia hindu» orritik birbideratua)

Hindu mitologia funtsean hinduismoko izaki mitikoen, jainkoen eta hauen Lurreko avatarren bizitzak xehatzen dituen indiar literaturako atala da, sarri, doktrina eta etikazko hitzaldiekin nahastua.

Fundamentazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarri, mitologia hindua edo Indiakoa bezala sailkatzen diren arren, izenak ez du testuen afiliazio erlijioso eta izpiritualen zentralitatea hartzen, gaur egun, oraindik mantentzen direnak hinduismoa praktikatzen duten gehienentzako. Hitzaldi erlijioso luzez beteak daude, eta, sarri, etika eta praktika hinduistarentzako iturri bezala ikusten dira.

Hinduistentzako, euren tradizio eta ohiturak, mitologia ez direla nabarmendu behar da. Adibide alderagarri bat, Bibliari "mitologia kristau" deitzea izango litzateke.

Testu garrantzitsuenen artean, Puranak daude. Mitologia hinduko beste lan garrantzitsu batzuk, bi epopeia handiak dira, Ramaiana eta Mahābhārata, alegia, azken honen barnean, Bhagavad Gita testua dagoelarik, Indian oso sakratua dena.

Jainkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganesh edo Ganesha jainkoa.

Hinduismoaren ezaugarrietako bat bere jainkoen ugaritasuna da. 33.000 jainko dituela esaten da, guztiak jainkosa eta jainko batez osatuta daude, hau da, binaka azaltzen dira, zeren eta hinduismoaren arabera, jainkotasuna guztiz ona izateko, alde femeninoa eta alderdi maskulinoa izan beharra dago.

Hauexek dira jainkoetako batzuk:

  • Adityak: azpijainkoak
  • Agni: suaren erdi jainkoa
  • Absarak: gortekoak eta zeruko dantzariak
  • Aruna: eguzkiaren jarraitzailea, egunsentiaren sortzailea
  • Asurak: azpideabruak
  • Aswini-kumaras: bi anaia biki jainkoen medikuak.
  • Balaram: Krishnaren anaia
  • Brahma: unibertso materialaren sortzailea
  • Buda: Atea jainkoaren berraragiztatzea
  • Chandra: ilargiaren jainkoa. Soma bezala ezagutzen da.
  • Dhanu- Antari: jainkoen medikuen berraragiztatzea (munduko lehen medikuak).
  • Durgá: Kali edo Maya jainkoen berraragiztatzea (Devi edo Sakti izenez ere ezagutzen da)
  • Dyau-Pita: jainkoen “aita”
  • Ganharvas: zeruaren abeslariak
  • Ganesh: elefante burua duen erdi jainkoa, Shivaren semea.
  • Ganga: Ganges ibaiaren arduraduna (femeninoa)
  • Hayagriva: Vishnuren berraragiztatzea, baina zaldi buruarekin.
  • Indra: eguzkiaren eta gauaren jainkoa. Gerraren adierazlea ere bada.
  • Kali: jainko beltza, odol egarria duena.
  • Kalki: hemendik 427.000 urterako berraragiztatzeko programatua.
  • Krishna: Vishnuren zortzigarren berraragiztatzea. Errege izan zen.
  • Kurma: Vishuniren dortoka berraragiztatzea.
  • Lakshmi: Edertasunaren, osasunaren eta aberastasunaren jainkosa da.
  • Mitra: hesteen jainkoa.
  • Narasimha edo Nrisimha: Vishnuren erdi gizon erdi lehoiaren berraragiztatzea.
  • Parashuram: Vishnuren berraragiztatze mendekatzailea, aizkoraz armatua.
  • Parjanya: euriaren jainkoa (batzuetan Idra bezala ezagutua.
  • Prithivi mata: Lur planeta (matak "ama" esan nahi du.
  • Rama: oso errege zaharra eta Indian oso maitatua
  • Rudra: Shivaren beste izen bat.
  • Sarasvati: jakituriaren, artearen eta egiaren jainkosa
  • Shiva: suntsitzailearen jainkoa (Bahma eta Vishnurekin hirutasuna sortu zuen)
  • Soma: Ilargirean jainkoa eta landare haluzinogenoena.
  • Surya: Eguzkiaren jainkoa
  • Usha: Shivare emaztea (Kaliren alderdi bat duena)
  • Vamana: Vishnuren berraragiztatze txikia (Hiranyakasipu deabruari iruzur egiteko.)
  • Vasus: Azpi jainkoak
  • Vayu: Haizearen jainkoa.
  • Vishnu: Indiako jainko nagusia (hirutasuna sortzen du Brahma eta Shivarekin)
  • Visva-Deva: Unibertsoaren jainkoa.
  • Yamarash: Heriotzaren jainkoa.
  • Yaganat: Krishnaren egitura zurezko Totem moduan.

Jainko garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brahma munduaren sortzailea izan zena da. Gure Jainko Aita bezalakoa da eta beste izaki guztiak bere espresioak dira. honengatik unibertsoaren hasiera kontsideratzen dute. Hinduismoan jainko sortzailea eta hiru formen jainkoa da, Brahma, Vishnu eta Shivaren hirukotea. Mito baten arabera, hiru jainkoak Ammavaruk jarritako arrautza kosmiko batetik sortu ziren. Beste mito baten arabera Brahma, Ozeano itsasoan flotatzen ari zen “Loto” lore batetik jaio zen. Brahmak tarteka bakarrik hartzen du parte jainkoen gauzetan eta gutxiago gizakienetan. Lau bururekin, lau besorekin eta azal gorriarekin irudikatzen da. Aho bakoitzak lau vedetako bat errezitatzen du. Eskuetan, bizitza sortzeko erabili zuen ur- ontzia, Unibertsoko denbora sortzeko erabili zuen boladun arrosarioa, Veda testuak orri batean eta lotoko lore bat dauzka. Beltxarga baten gainean dabil eta Unibertsoan zehar ibiltzen da.
  • Vishnu espazioaren jainkoa da. Berak, gaizkiaren destinua kontrolatzen du eta bera da, unibertsoaren zaintzaile. Hiruko nagusiaren jainkoetako bat da. Hau, giza formarekin, azal urdinarekin eta lau besorekin irudikatzen da. Eskuetan Loto-ko lorea, karakola bat, Txakra bat( Hau deabruen burua mozteko erabilia) eta urrezko mazoa bat( deabruaren burua birrintzeko) duelarik. Normalean, eserita ikus daiteke loto lorean atseden hartzen eta Laksmi bere belaunetako baten gainean eserita duelarik.
  • Shiva denboraren jainkoa da. Horretaz gain, kaltea eta ona egiten duen jainkoa ere bada. Hau ere, hirukotean agertzen da Brahma eta Vishnurekin batera. Errepresentazio batzuetan, buru bat, hiru edo bost izaten ditu, baita hiru begi ere. Horietako bat bere kopetaren erdigunean kokatzen da. Bere hirugarren begi ospetsuak, denboraren hiru egoerak islatzeko ahalmena du: Lehenaldia, orainaldia eta geroaldia. 2-10 beso,ile gorrizka, lepo luzea eta urdinxka. Bere azala urdin grisaxka kolorekoa da.Bere kopetako ilargiak, denboraren zatiketa irudikatzen du hilabetetan. Bere lepo inguruan duen sugeak urtearen zatiketa irudikatzen du eta burezurrezko lepokoak gizartearen desagerpena eta belaunaldiak adierazten du.Besoetan zenbait suge ditu inguratuta. Bere ilea gorantz kiribildua du.
  • Kali jainkoak heriotza adierazten du, eta gerraren ama nagusia da. Orokorrean jainko bortitza bezala ikusten da eta historia konplexua duen jainkosa. Oraindik ere bere fama suntsitzaileak jarraitzen du baina sinesmen tantrikoek bere funtzioa zabaldu egiten dute, benetako errealitatea eta izatearen jatorri bezala kokatuz. Azkeneko aldaketek ama jainkosa bezala hartzen dute. Kalkuta hiriko patroia da eta Shivaren ezkontidetako bat jotzen da. Bere izenak iluntasuna eta emakume beltza esan nahi du.
  • Krishna Antzinako Indiako heroi bat izan zen, Vasudeva eta Devakiren zazpigarren semea zen. Vishnuren berraragiztatze bat da. Bere osaba Kanbsa-ri zera esan zioten; “Bere ilobetako batek hilko zuela” , beraz Krishnaren beste sei anaiak hil zituen, baina ez zuen Krishna hiltzea lortu eta muturka hil zuen. Krishnaren sudurra eta belarriak zulatuak izan ziren hau, heriotzatik babesteko eta urrezko belarritakoa jarri zioten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]