Mitridates I.a Partiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mitridates I.aren txanpona: Aurrealdea: Mitridates I.aren irudia. Atzealdea: Herakles kopa bat eusten. Idazkuna: Arsazes erregea, greziarren laguna.

Mitridates I.a Partiakoa, Partiako erregea izan zen K. a. 171tik K. a. 138 arte. Priapatioren semea eta bere anaia Praates I.aren oinordekoa izan zen.

Partia, potentzia politiko bihurtu zuen, bere inperioa ekialderantz, hegoalderantz eta mendebalderantz hedatuz. Bere erregealdian, partiarek Herāt (K. a. 167, Babilonia (K. a. 144), Media (K. a. 141 eta Persia (K. a. 139, konkistatu zituzten.

Lehenik, ekialderantz joan zen, Grekobaktrianar Erresumako errege zen Eukratides I.a garaituz. Honek, Baktriana, Margiana eta Ariaren kontrola eman zion, Herat bera barne.

Garaipen hauek, Partiari, Ekialdea eta Mendebaldearen arteko merkataritza ibilbideen kontrola eman zion, Zetaren Bidea eta Persiar Errege Bidea, alegia. Horrek, aberastasun eta botere handitzea suposatu zuen, eta arreta handiz kontserbatu zituzten arsazidarrek, ibilbide gehienak igarotzen ziren lurren nagusitasun zuzena mantendu ahal izan zutenak.

K. a. 139an, Mitridatesek Demetrio II.a seleuzidar erregea harrapatu zuen, eta preso izan zuen 10 urtez, bere konkistak sendotzen zituen bitartean. Demetrio, beranduago, Rodogunarekin ezkondu zen, Mitridatesen alaba bat, honekin, zenbait seme-alaba izan zituelarik.

Partiarren garaipenek, mendebaldeko greziarrekin zituzten lotura ahulak hautsi zituzten, grekobaktrianar erresumaren helenismoaren sostengu izan zirenak, Mitridatesek, kontrolatzen zituen eskualdeetan helenismoa aktiboki sustatu zuen arren, eta bere buruari, Filoheleno titulua eman zion bere txanponetan. Bere erregealdian ekoiztutako txanponek, lehen aldiz, greziar estiloko erretratua erakusten dute Partian, errege diadema erakutsiz, erregetzaren ohiko ikur greziarra. Mitridatesek, txanpon ekoizpena berrabiarazi zuen, Arsazes II.aren garaitik bertan behera utzia, nor Antioko III.a Handiaren mende egotera behartua geratu zen.


Aurrekoa
Praates I.a
Partiar inperioko erregea
K. a. 171-K. a. 138
Ondorengoa
Praates II.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mitridates I.a Partiakoa Aldatu lotura Wikidatan