Mitridates I.a Pontokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mitridates I.a Pontokoa (grezieraz Mιθριδάτης Α' Kτίστης), Pontoko Erresumako lehen erregea eta sortzailea izan zen, K. a. 302tik K. a. 266 arte gobernatuz.

Plutarkoren arabera, Alexandro Handiaren diadokoetako bat zen Antigono Monoftalmosek, Alexandroren inperioaren zatietako bat kontrolatu zuenak, bere laguntzaileetako bat bezala, Mitridates zuen, Kioseko gobernariaren semea. Mitridates, Demetrio I.a Mazedoniakoaren adin berekoa zen. Demetrioren aita zen Antigonok, begi tartean hartu zuen Mitridates, izan zuen amets metaforiko baten ondorioz, non Mitridatesek, urre uzta bat lapurtzen zion eta Itsaso Beltzera ihes egiten zuen. Edonola ere, Antigonok, Mitridatesen aita hil zuen Kiosen K. a. 302an, ziuraski, Kasandro Mazedoniakoaren eta honen konfederatuen ligara batzea eragozteko. Balizko mendekuak eragozteko, Antigonok Mitridates hiltzeko aukera izan baino lehen, honen laguna eta Antigonoren semea zen Demetriok ohartu zuen. Mitridates gazteak, gau horretan, Kapadoziara ihes egin zuen, eta bere aldeko batzuekin babestu zen Zimiatako gotorlekuan, Paflagonian. Antigono eta Demetrioren tropek, Ipsosko guduan porrota jaso ondoren, Mitridatesek bere domeinua hedatu zuen Pontotik, eta etengabe borrokan aritu zen seleuzidarren aurka beste 20 urtez, K. a. 281ean, errege edo basileus titulua hartu zuen arte.

Urte horretan bertan, Bitiniako Heraklea Pontika hiriarekin aliantza bat sinatu zuen, Seleuko I.a Nikatorren aurkako babesa emateko; handik gutxira, Ptolomeo I.a Soter Egiptokoak Mitridatesen aurka bidali zuen armada garaitu zuen, berriki Asian ezarritako galiarren tropen laguntzarekin. Ez da askoz gehiago ezagutzen bere erregealdiari buruz, 36 urteren ondoren amaitu zena. Bere oinordekoa, bere seme Ariobarzanes Pontokoa izan zen, eta, Mitridates, erresumako hiriburua zen Amasiaren ondoan zegoen mausoleo batean lurperatua izan zen. Pontoko errege guztiak bere ondoan lurperatuak izango ziren Sinope hiria K. a. 183an erori arte.

Apianok, Mitridates, zortzigarren belaunaldian, Dario I.a persiar erregearen erregealdian Pontoko lehen satrapa izan zenaren ondorengoa eta seigarrenean, Mitridates VI.a Eupator erregearen arbasoa. Plutarkok, aldiz, Mitridates I.a eta Pontok, erromatarren aurka jasandako porrotaren artean existitu ziren belaunaldiak, zortzi izan zirela dio.


Aurrekoa
Sortzailea izan zen.
Pontoko erregea
K. a. 302-K. a. 266
Ondorengoa
Ariobarzanes Pontokoa