Mitridates VI.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitridates VI.aren soingaina

Mitridates VI.a (grezieraz Μιθριδάτης) (K. a. 132-K. a. 63) Eupator Dionisius deitua, Mitridates Handia bezala ere ezaguna, Pontoko Erresumako erregea izan zen K. a. 120tik K. a. 63an hil zen arte, Asia Txikian. Erromaren etsairik bikain eta arrakastatsuenetako bat izan zen, eta, bata bestearen atzean, Erromatar Errepublikaren amaierako hiru jeneralik handienetako batzuen aurka borrokatu zuen, Luzio Kornelio Sila, Luzio Lizinio Lukulo eta Ponpeioren aurka.

Historia

Mitridates VI.a, Mitridates V.a Pontokoaren semea zen (K. a. 150-K. a. 120), Evergetes deitua.

Bere erregealdi pertsonala, K. a. 112an hasi zen, hogei urte inguru zituenean. Aholkulari greziarrez inguratua eta armada boteretsu bat zuelarik, berehala hartu zuen bere aitaren hedapen politika.

Mitridatesi, Greziaren zati handi bat ere batu zitzaion: greziarrak, iraganean pertsiarren inbasioaren arriskua saihestu zutenak, orain, bere sustrai pertsiarrak aldarrikatzen zituen errege batek gobernaturiko ekialdetarrekin aliatu ziren. Handinahia izan zen, eta erresuma asko konkistatzen saiatu zen, Bitinia horien artean, honek, geroz eta gehiago hedatzen ari zen Erromatar Errepublikarekin gatazka bat eragin ziolarik.

K. a. 88an Anatolia penintsularen mendebaldea konkistatu ondoren, Mitridates VI.ak, bertan bizi ziren erromatar hiritar guztiak hiltzea agindu zuen. 80.000 hiritar hilarazi zituen gizon, emakume eta umeen artean, eta, horrekin, Erromaren haserrea erakarri zuen. Lehen Gerra Mitridatikoaren ondoren, K. a. 88 eta K. a. 84 bitartean gertatu zena, Luzio Kornelio Silak Mitridates garaitu eta Greziatik kanporatu zuen, baina, ondoren, Italiara itzuli behar izan zuen, Gaio Marioren matxinadari aurre egiteko. Honek, Mitridatesi, denbora baterako bake bat sinatzea ahalbidetu zion, bake honek iraun zuen bitartean, Dardanoseko Hitzarmena bezala ezagutzen den borroka jarraitzeko prestatzea lortu zuelarik.

Mitridatesek, bere armada berriz bildu zuen, eta Erromak Bitinia erantsi nahi izan zuenean, are armada handiago batekin eraso zuen, K. a. 83 eta K. a. 81 bitartean gertatu zen Bigarren Gerra Mitridatikoa eraginez. Lehenik, Luzio Lizinio Lukuloren aurka borrokatu zuen, eta, ondoren, Ponpeioren aurka, honek, azkenik, K. a. 75 eta K. a. 65 bitartean iraun zuen Hirugarren Gerra Mitridatikoan Mitridates garaitzea lortu zuelarik.

Bere porrotaren ondoren, Mitridatesek, ihes egin zuen eta armada berri bat osatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. K. a. 63an, Pantikapeara ihes egin zuen, non bere seme Farnazes II.ak bere buruaz beste egitera bultzatu zuen.

Legenda

Mitridates VI.aren bizitza, kutsu erdilegendarioa duten istorioetan bildua dago: jaio zen urtean eta tronura igo zen urtean, zeruan, hirurogei egunez kometa bat agertu zen. Esaten denez, bere aita Mitridates V.a hil ondoren, Mitridates VI.a oraindik ume bat baino ez zenean, bere bizitza arriskuan zegoela sentitzen zuelako ihes egin behar izan zuen, zazpi urtez, bizitza basati bat egin zuelarik, eta soilik bere ama Gaespyris eta bere anaia Mitridates Chrestos (Olioztatua) hiltzeko itzuli zen, bere arreba Laodize Pontokoarekin ezkondu egin zen bitartean.

Plinio Zaharrak, bere Naturalis Historiæ lanean, hizkuntzentzako zuen trebeziari erreferentzia egiten dio:

« Mitridates, hogeita bi naziotako erregea izan zena, bere legeak, bertako hizkuntza guztietan administratu zituen, eta horietako bakoitza, itzultzaile beharrik gabe hitz egin zezakeen. »


Hala ere, bere elezaharrik ezagunena, pozoiekiko zuen erresistentzia zen: balizko pozoitzeetatik babesten saiatzeko, pozoien eraginak, gaizkile konbiktuekin eta bere buruarekin esperimentatzeko ohitura zuen, erailketa saiakeretatik salbu mantenduko zuen antidoto baten bila, mitridatoan aurkitu zuena, honen asmakuntza, berari ematen zaion landare eta animalia substantzien nahasketa bat, immunizatzea ahalbidetu ziona. Apianol Erromatar Historian (XVI, 111) kontatzen duenaren arabera, Ponpeiok garaitu zuenean, Mitridates VI.a, bere buruaz beste egiten saiatu zen pozoia hartuz, erromatarrek harrapatzea eragozteko, baina, immunizatua zegoenez, bere ofizialetako bati eskatu behar izan zion, ezpatarekin hil zezan. Dion Kasiok eta Juniano Justinok ere, pozoiekiko zuen erresistentziari erreferentzia egiten diote. Aulo Kornelio Zelsok, K. a. I. mendeko entziklopedista erromatarra zena, bere De Medicina lanean, mitridatoaren konposaketa bildu zuen.

Artea eta literatura

Mitridates VI.aren bizitza, zenbait lan artistikorentzako istorioa izan zen:

Ukrainako Krimea penintsulan dagoen Eupatoria hiriak, bere izena, Mitridatesen omenez jasotzen du.


Aurrekoa
Mitridates V.a Evergetes
Pontoko erregea
K. a. 120-K. a. 63
Ondorengoa
Farnazes II.a


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mitridates VI.a