Mitt Romney

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:49, 25 urtarrila 2016
Mitt Romney

Williard Mitt Romney (Detroit, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, 1947ko martxoaren 12a) enpresaburua eta politikaria da. Massachusettseko gobernadorea izan zen 2003tik 2007ra, eta Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoaren lehendakarigaia 2012ko hauteskundeetan. Mitt Romney enpresaburu aberats eta arrakastatsua da Estatu Batuetan.

Bizitza eta ikasketak

Detroiten jaio zen 1947an, eta Bloomfield Hills (Michigan)en egin zuen haurtzaroa. Bere aita George W Romneyk (Michigango gobernadore ohia) eta ama Leonore Romneyk misiolari bidali zuten Frantziara, gaztea zenean. Brigham Young eta Harvard unibertsitateetan egin zituen zuzenbide eta enpresa ikasketak. Ann Daviesekin ezkondu zen 1969an, eta bost seme-alaba dituzte.

Politika

Hainbat enpresaren gestioan (Bain & Company, Bain Capital) arrakasta handia izan ondoren, Massachusettseko gobernadore hautatu zuten 2002an. Legealdi bakarra egin zuen karguan, 2003tik 2007ra. 2006ko hauteskundeetan ez zen berriro aurkeztu. 2012an Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoaren lehendakarigai aurkeztu zen, eta hauteskundeak galdu zituen 206 ordezkari lortuta; haren aurkari Barack Obama berriro ere hautatua izan zen, 303 ordezkari bereganatuta.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mitt Romney Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.