Mixel Etxeberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Heletako pilotari eta kantariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (argipena)».
Mixel Etxeberri
Bizitza
JaiotzaHeleta1948ko apirilaren 1a (75 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta pilotaria
Pilota
 
Musika instrumentuaahotsa

micheletcheverry.com
Musicbrainz: c5893755-42bb-40a4-99ec-1dd8f0bb4a33 Discogs: 2909537 Edit the value on Wikidata

Mixel Etxeberri[1] (Heleta, Nafarroa Beherea, 1948ko apirilaren 1a) esku huskako pilotari ohia eta kantaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heletan jaio zen; lau anaietarik gazteena da. Lucien Etxeberri eta Marie Hegi gurasoek Aguerria jatetxea eta ospe handiko behi ustiategi bat zituzten. Etxeko hizkuntza bakarra euskara izan zuen eta frantsesa eskolan baino ez zuen ikasi. Herriko eskola 10 urterekin utzi eta Jean-Pierre anaiarekin Uztaritzeko Saint-François-Xavier apaizgaitegira joan zen. Han bi ikasturte egin ostean, Hazparneko nekazaritza lizeotik atera zen lehen promoziokoa izateko aukera izan zuen.

Biarrizko banku batean lan egin zuen eta 1975ean ezkondu zen Angelun; Lapurdiko herri horretan bizi da eta Anne-Marierekin seme bat izan zuen, Patxi;[2] semea Otsoak musika taldeko kantaria da.

Bi arlok eman diote ospe publikoa: lehen pilotak eta geroago, kantari izateak.

Pilotan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku huskako pilotaria izan zen. Lau aldiz izan zen Frantziako txapelduna eta birritan (1970ean Donostian eta 1974an Montevideon) munduko txapeldunordea ezker paretan.

1975ean, beste inork egin ez duen marka lortu zuen: Robert Dufourcq egun Milafrangako auzapeza denarekin batera Ipar Euskal Herriko eta Frantziako txapelketak irabazi zituen hiru arloetan, hau da, plaza librean, ezker paretan eta trinketean.

Pilotako ibilbidea 1982an bukatu zitzaion, infekzio bat zela kausa.

Kantuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantua txikitatik gustukoa izan du eta 1960ko hamarkadan Maite Barnetxek Radio Côte Basquen zeukan irratsaio batean 10 urte zituela Etxahun-Iruriren Pilotarien Biltzarra abestu zuen. Haren lehen orkestra amateurrarekin, gero eta leku urrunagoetatik konbidatu zuten kantatzera, Amerikatik barne.

1986tik kantari profesionala da; urte hartan bere lehen musika talde profesionala sortzearekin bankuan zuen lana utzi zuen. Euskal kanta tradizionalak eta errugbiarekin lotutakoak (Frantziako errugbi selekzioaren hainbeste partidatan kantari aritu da) abesten ditu gehienbat. 2007an Baionako Agorila bere diskoetxea utzi eta Bordeleko V Musicekin izenpetu zuen kontratua. 2007an Luis Marianoren omenezko diskoa atera zuen; horren harira, 2009ko irailaren 14an Michel Etcheverry chante Luis Mariano et le Pays Basque izeneko kontzertua burutu zuen Parisko Olympian.

2018an Ezinago maitaturik diskoa atera du.

Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zuten: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen orduan, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko sortu zuten argitaletxea.[3]

Sortzaileak Ipar Euskal Herriko 20 gazte izan ziren, 9 emakumezkoak eta 11 gizonezkoak, Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko 1.000 franko jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata. Elkar argitaletxearen sortzaileak, 1972an, hauek izan ziren:[4]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen diskoetan euskaraz soilik kantatu bazuen ere, ospea handitu ahala, gero eta kanta gehiago sartu ditu frantsesez. Oro har, bere disko andanarekin Ipar Euskal Herria eta frantses estatuko Sud-Ouest delakoaren irudi folklorikoa eman eta lantzen du; eremu horretan, heletarra erreferentzia saihestezina da.

  • Etxeberri anaiak (1977).
  • Mixel Etxeberri eta Louis Beheretxe (1978).
  • Mixel Etxeberri eta Louis Beheretxe (1980).
  • Etxeberri anaiak (1981)
  • Euskal pesta (1984, Peio Ospitalekin).
  • Michel Etcheverry chante le Pays Basque (1986).
  • Souvenirs Parade (1988).
  • Michel Etcheverry (1989).
  • M’endormir à Arcangues (1992).
  • Chansons pour mes amis (1992).
  • Le Sud-Ouest est si beau (1994).
  • Ongi etorri (1995).
  • Allez l’Élan Béarnais (1996).
  • Plaza Gizon (1997).
  • Irrintzina (1997).
  • Agur Euskal Herria (1998).
  • Aupa B.O.! (2001).
  • Simplement (2003).
  • La Voix des Supporters (2003).
  • Ongi Etorri - Bienvenue - Ben venguts (2004).
  • Mes voyages (2006).
  • Rugby Passion (2007).
  • Michel Etcheverry chante Luis Mariano (2007).
  • À mon étoile (2010).
  • Ezinago maitaturik (2018, Agorila).[5]
  • Gure Lurra (2020, Agorila)[6]
  • Aupa pilota (2022, Agorila)[7]

Horiez gain, CD single batzuk ere atera ditu eta zenbait bildumatan esku hartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gehien erabiltzen den grafia frantsesezkoa da: Michel Etcheverry; bere lehen diskoetan Mixel Etxeberri grafia erabili zuen; ikus disko honen[Betiko hautsitako esteka] erreferentzia.
  2. Biografia bere web orri ofizialean.
  3. Ugarte Irizar, Itziar. (2022-10-23). «ELEFANTE BAT MALETAN» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  4. Kamio, Ariane. (2022-12-02). «Elkar taldea: Iraganak bezainbat etorkizun» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  5. Ezinago maitaturik. (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  6. «Gure lurra» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  7. «Aupa pilota» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]