Mixel Garikoitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mixel Garikoitz (1797-1863)

San Mixel Garikoitz (Ibarre, 1797ko apirilaren 15aL'Estela-Bètharram, 1863ko maiatzaren 14) Kanboko apaiza eta euskal santua zen. “Societas Sacratissimi Cordis Jesu Betharram” (euskaraz: Betharramgo Jesus Bihotz Sakratuen Elkartea eta ezagunako Baionako Apaizak) ordena sortu zuen

Laborarien familia batean jaioa, 1823ko abenduaren 20an Baionan apaiz izendatu zuten. Bere lehen misioa Kanboko elizan egin bazuen ere, hiru urte geroago Bètharramgo Seminariora bidalia da non zuzendaria izango zen. Seminario Baionara eraman zuten eta Garikoitzek Bètharramen bere ordena sortu zuen bost apaizekin batera (aita Fondeville – aita Guimon – aita Perguilhen – aita Larrouy – aita Chirou). Ordena misioak eta hezkuntzari ekin zion: Gaskonia, Ipar Euskal Herria eta Bearnotik misiolariak bidali zituen; eta Maulen, Orthezen, Oloroe-Donamarian eta L'Estela-Bètharramen (azken hirurak Bearnon, Okzitania) zenbait eskola eraiki zituen.

Aita Garikoitz 1923ko martxoaren 15 dohatsu bihurtu zen eta 1947ko uztailaren 6an Pio XI.ak aldarera goratu zuen. Bere jaia maiatzaren 14an ospatzen da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Baptiste Etxeberrik Michel Garikoitz sainduaren bizia eta bertuteak liburua idatzi zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mixel Garikoitz Aldatu lotura Wikidatan