Miyagi (prefetura)
|
Miyagi prefetura |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Sendai | ||
| Eskualdea | Tōhoku | ||
| Azalera |
7.285,75 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
2.360.218 (2005) 321,20 bizt/km² |
||
| Uhartea | Honshu | ||
Miyagi prefetura (宮城県 Miyagi-ken) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Sendai hiria da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Miyagi prefetura Mutsu probintziaren parte izan zen. Antzinako hiriburua Taga-jō zen. Meiji berrezarkuntzan, Mutsu probintziaren parte batzuk harturik, lau probintzia berri sortu ziren: Rikuchū, Rikuzen, Iwaki eta Iwashiro. Hala ere, gaur egun Aomori prefetura den lurraldeak Mutsuren parte izaten jarraitu zuen sistema feudala desegin eta Japonia modernoaren prefetura-sistema ezarri zen arte.
1871ean, Sendai prefetura sortu zen, eta hurrengo urtean, izena aldaturik, Miyagi prefetura bihurtu zen.
2011ko martxoaren 11n, 9,0 magnitudeko lurrikara batek jo zuen prefetura. Haren ondorioz, tsunami erraldoi bat sortu zen (10 bat metroko altuera), eta kalte handiak eragin zituen.
Geografia [aldatu]
Miyagi prefetura Tōhoku eskualdearen erdialdean dago, Ozeano Barearen ertzean. Mendebaldean eta ipar-ekialdeko kostaldean mendi garaiak daude, baina erdialdean, Sendai hiriaren inguruan, lautada zabalak daude.
Prefeturako kostaldeko iparraldetik Oshika penintsula irteten da ozeanorantz.
Lurraldearen % 23 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Rikuchū Kaigan parke nazionala, besteak beste.
Ekonomia [aldatu]
Arrantza (ostrak) eta nekazaritza-abeltzaintzak jarduera garrantzitsuak dira prefeturan: arroz-produkzioa handia da, eta abere asko hazten dira. Dena den, industria da ekonomiaren sektore nagusia: Sendai inguruan manufaktura-industria garrantzitsuak daude, batez ere elektronika eta etxetresnen sektoreetan eta elikagaigintzan.
Hiriak [aldatu]
Herriak barrutika sailkatuta [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||