Mizelio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Onddo baten mizelioaren hifak

Mizelioa onddoen atal begetatiboa da, eta harizpien antzeko hifez osaturik dago.

Mizelioaren bidez onddoak elikagaiak xurgatzen ditu ingurunetik. Mizelioko hifek entzimak jariatzen dituzte janari-iturriaren gainean, materia organikoaren polimeroak monomeroetan hausteko. Gero, mizelioak monomeroak xurgatzen ditu garraio aktiboaren eta difusio erraztuaren bitartez.

Mizelioak zeregin garrantzitsua betetzen du ekosistema lurtar zein urtarretako elikagaien zikloetan, materia organikoa deskonposatzen duen egitura nagusietako bat baita. Lurzoruaren zati organikoa aberasten dute eta karbono dioxidoa askatzen dute atmosferara. Mikorrizak eratzen dituzten onddoen mizelioei esker, landare asko eraginkorragoak dira elikagaiak eta ura xurgatzean, eta zenbait patogenoren aurkako babesa eskaintzen dute. Mizelioa janari-iturri garrantzitsua da lurzoruko ornogabe askorentzako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.