Mnemosina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mnemosine» orritik birbideratua)
Mnemosina
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
DomeinuaOroimena
Familia
AitaUrano eta Zeus
AmaGaia eta Klimene
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakKlio, Kaliope, Melpomene, Urania, Euterpe, Terpsikore, Erato, Polimnia, Talia, Aedea, Meletea, Mneme, Thelxinoë (en) Itzuli eta Arche (en) Itzuli

Mnemosina[1], greziar mitologian (antzinako grezieraz: Μνημοσύνη, Mnêmosúnê; μνήμη, mnếmêtik, "oroimena"), sarri Mnemerekin nahastua, oroimenaren pertsonifikazioa zen. Titanide hau, Gea eta Uranoren alaba eta, Zeusekin batera, Musen ama zen.

Hesiodoren Teogonian, erregeek eta olerkariek, autoritatez hitz egiteko ahalmena, Mnemosinak hartuak zeudelako eta Musekin zuten harreman bereziagatik jasotzen zuten. Kontatzen da, baita ere, Zeus, Mnemosinarekin bederatzi gauza jarraian oheratu zela, eta honela jaio ziren bederatzi musak, erditze ugari batean jaio zirenak.

Mnemosina, Hadeseko erreka baten izena ere bazen, Leteren aurkakoa, hexametro daktilikotan idatzitako K.a. IV. mendeko hil idazkun batzuen arabera. Hildakoen arimek, Lete errekako ura edaten zuten, berraragitzerakoan, iragandako bizitza gogora ez zezaten. Hasitakoak, Mnemosina ibaitik edatera gonbidatuak ziren hiltzen zirenean, Letetik edan beharrean. Idazkun hauek, erlijio misteriko sekretu batekin lotuak egon daitezke, edo Orfeoren.

Antzera, Beozian zegoen Trofonioren orakulua kontsultatu nahi zutenei, alternatiboki, Lete eta Mnemosina izeneko bi iturritik edanarazten zitzaien. Antzerako prozedura bat deskribatzen da Platonen Errepublika lan ospetsuaren amaieran agertzen den Erren mitoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]