Moïse Tshombe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moïse Tshombe
Moïse Tshombe
Datu pertsonalak
Izen osoa Moïse Kapenda Tshombe
Jaio 1919ko azaroaren 10a
Musumba, Katanga (Belgikar Kongo)
Hil 1969ko ekainaren 29a (49 urte)
(Aljeria)

Moïse Kapenda Tshombe (Musumba, 1919ko azaroaren 10a - Aljeria, 1969ko ekainaren 29a) Kongoko politikaria izan zen. Familia aristokratiko aberatsean jaio zen. Belgikarren kolonizazioaren denboran negozio-gizon bakarrenetarikoa izan zen. CONAKAT (Katangako Elkarteen Konfederazioa) alderdiaren sortzailea eta buruzagia izan zen. Kongoren independentziari dagokionez, federalismoaren aldeko izan zen, gerora garaile irten ziren Lumumbaren ikuspegi bateratzailearen aurka. 1960ko ekainaren 30ean Kongoren independentzia aldarrikatu eta hamar egunetara, Katanga probintziaren independentzia ezarri zuen, mea-aberastasunak kontrolatzen zituzten europar enpresa ahaltsuen babesarekin. Katangako Lehen ministro zela mertzenario zuriez baliatu zen aginpideari eusteko, NBEari eta Lumumbaren gobernu zentralari aurre eginez. 1963. urtean etsi egin behar izan zuen eta Europara erbesteratu zen. 1964ko uztailean Kasa-Vubu lehendakariak gobernu zentraleko Lehen ministro izendatu zuen. Politika zentralista eta atzerriko konpainien aldekoa bultzatu zuen, baina 1965. urtean Mobutu jeneralak estatu-kolpea eman ondoren, Espainiara erbesteratu zen. 1967ko uztailean, aginpidea berreskuratzearren europar mertzenario talde bat antolatzen ari zela, hegaldi batean bahitu eta Aljeriara eraman zuten. Bihotzekoak jota 1969an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]