Moacyr Scliar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moacir Scliar
Moacir Scliar (2003)

Brasildar narratzailea (Porto Alegre, Rio Grande do Sul, 1939 - Porto Alegre, 2011). Medikuntza-ikasketak egin zituen. Movimiento argitaletxeari oso lotua egon zen. 1970eko hamarraldian, beren eskualdeko unibertsoaren ezaugarriak ezagutarazteaz kezkatu ziren narratzaile-taldeko kideetako bat izan zen. Ipuinetan, egungo gizon-emakumeek bizi dituzten egoera eredugarriak, errealak edo irudizkoak ageri dira. Indarkeriazko narrazioak idatzi zituen, existentziaren drama islatzearren, Estatu Batuetako kazetaritza berriaren ildoari jarraituz. O Centauro no jardim (1985, Zentauroa lorategian) eleberrian, gizon desegokiak munduaz duen ikuspegia planteatzen du. Ipuinen artean, O amante de Madonna (Madonnaren maitalea) du aipagarrienetako bat; eguneroko frustrazioak gainditzen dituen emakume baten erretratua da. Beste zenbait lan aipagarri: Balada do Falso Messias (1968, Messias faltsuaren balada), O exército de um homem só (1973, Gizon bakarreko armada), O ciclo das águas (1977, Uren zikloa) eta Max e os felinos (1981, Max eta katuak). Brasildar Letren Akademiako 31. aulkia izan zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]