Moai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moaia, Rano Raraku sumendiko harrobiaren magalean
Zazpi moai Ahu Akivin.

Moaiak, soilik Txileko Pazko uhartean aurkitzen diren harrizko estatua monolitikoak dira. Moaiak Pazko uharteko erakargarritasun turistiko nagusia dira eta gaur egun bertako biztanleak turismo horri esker bizi dira hein handi batean.

Deskribapena eta historia

Antzinako rapa nuiek zizelkatu zituzten 600 moai ezagunak baino gehiago, uharte osoan zehar banatuta daude. Horietako gehienak, Rano Raraku sumendiaren tobaz eginak izan ziren, sumendi horretan, eta amaitze fase ezberdinetan aurkitzen diren beste 397 moai daude. Horrek guztiak harrobia bat-batean utzia izan zela iradokitzen du, harkaitzean estatuak, erdi landuta geratuz. Amaitutako ia moai guztiak, beranduago, tokiko uhartetarrek bota zituzten, eraikuntza amaitzearen ondorengo garaian.

Hasiera batean, estatua erraldoi hauek, harri gorrizko motots batzuk ere bazituzten, pukao izenekoak, 10 tona baino gehiago pisatzen dituztenak, Puna Pauko kraterrean ateratzen zirenak, batzuetan, estatuetatik oso urrun. Gainera, horren ondoren, beharrezko altuerara altxa behar ziren, estatuen buru gainean jartzeko.

1978an, begi zuloetan, begi bezala, koralezko txatalak jartzen zirela aurkitu zen. Hauek, kenduak, suntsituak, lurperatuak edo itsasora boteak izan ziren. Hau, bertako biztanleek behera bota zituztela dioen teoriarekin bat dator, beharbada tribuen arteko gerretan.

XVIII. mende hasieran Pazko uhartera iritsi ziren lehen nabigatzaile europarrek, ikusten ari zirena ezin izan zuten sinetsi. Lur eremu txiki hartan, uhartearen eremu osoan zehar ehunka estatua erraldoi aurkitu zituzten.

Txileko Pazko uhartean moaien kokapena erakusten duen mapa.

Esanahia

Moaien esanahia, oraindik ez da ezagutzen, eta zenbait teoria daude estatua hauen inguruan. Horietatik arruntenak, uharteko biztanle polinesiarrek zizelkatu zituztela dio, XII. mendea eta XVII. mendearen artean, hildako arbasoen irudikapen bezala, euren mana edo naturaz gaindiko boterea, euren oinordekoei igortzeko moduan.

Plataforma zeremonialak ziren ahuen gainean jarri behar ziren, euren aurpegiak uhartearen barnealdera begira zituztela, eta, koralezko edo harkaitz bolkanikozko begi batzuk jarri ostean, arbaso baten aringa ora edo aurpegi bizia bihurtzen ziren.

Eraikuntzari buruzko teoriak

Uste denez, mendi osoak erabili behar izan ziren estatua hauek egiteko. Harkaitz bolkanikoa, nahiko erraz ebaki zitekeen basalto edo obsidianazko tresnekin, euren oinarrizko forma, harrobian bertan emanez. Beranduago, gertu atera eta lurperatzen ziren, xehetasunak zizelkatzeko.

Are eztabaidagarriagoa da uhartetik euren behin betiko kokapenera garraiatzeko modua. Ez da ezagutzen zehazki nola garraiatzen ziren, baina ia ziurra da prozesu horrek, zurezko lera edo biribilkiak behar izan zituela. Bigarren teoria batek, sokekin zanbulutuz mugituak izan zirela dio: 1986an, Pavel Pavelek, Thor Heyerdahlek eta Kon-Tiki Museoak, 9 tonako estatua bat garraiatzeko, hogei bat pertsona eta zenbait soka nahikoa zirela frogatu zuten.

2000ko udan zehar, talde arkeologiko iparramerikar batek, duela mende asko, uhartean, makina konplexuen erabilera iradokitzen duten datuak aurkitu zituen. Charles M. Love geologoak eta 17 ikasleko talde batek, estatua erraldoi hauek garraiatzeko erabili ziren hiru galtzada nagusien sekzioak indusi zituzten. Galtzada hauen zati bat, jatorrian, uhartearen harkaitzezko ohantzean zulatua izan zen, pahoehoe bezala ezagutzen den mota bateko harkaitz bolkanikoz eratua nagusiki.

Bitxia bada ere, galtzada hauek ez dira lauak, baizik eta, bere sekzioak adierazten duenez, V edo U formakoak. Euren batez besteko zabalera 3,5 metrokoa da, eta ez dira, ez, ingeniaritza lan makala. Zatiren batzuetan, galtzadek, alboetan, harkaitz lerroak dituzte.

Baina, agian harrigarriena, arroka hauek ez daudela han jarriak soilik, baizik eta uhartearen lurzorua eratzen duen harkaitzezko ohantzean zizelkaturiko zuloetan sartuak. Xehetasun garrantzitsu bat, zulo mota hauek, galtzada maldan gora doan zatietan daudela da. Love doktoreak, zulo hauek, han, harrizko buru erraldoiak mugitzen laguntzeko eta, beste edozein modutan, berebiziko ahalegina behar izango zuten goitierak gainditzeko pentsatutako gailuren bat pausatzeko jarriak izan zirela dioen hipotesia azaltzen du.

Zulo hauek, galtzaden V erako formaz gain, oraindik, Pazko uharteko biztanleek euren moaiak eraiki eta altxatzeko erabili zituzten sistemei buruzko inkognita garrantzitsuak daudela adierazten digute.

Bitxikeriak

  • Moai guztiak euren ahuetatik (plataformak) boteak izan ziren XVII. mendean. 1956tik, horietako gutxi batzuk, zaharberrituak izan ziren.
  • Euren ahuen gainean altxata zeuden moai guztiek, uhartearen barnealdera begiratzen zuten, Ahu Akivin aurkitzen ziren zazpiak izan ezik, dirudienez, lehen kolonizatzaileen aurreko zazpi esploratzaileak irudikatzen dituztenak. 1960an zaharberritua izan zen
  • Ahu Vinapua, Cuscokoak bezalako eraikuntza teknika inken antzerako teknikekin egina dago.
  • Moai Paro izenekoa, amaitutako moai guztien artean garaiena da, eta Te pito kura plataforman dago. 11 metroko altuera eta 80 tonako pisua zituen. Gaur egun, botata eta hiru zatitan zatitua dago.
  • Rano Rarakuko harrobian, 21 metroko amaitu gabeko estatua bat dago.
  • Ahu Tongariki izenekoa, existitzen diren plataformen artean handiena da, 200 metroko luzerarekin, eta, bere gainean, 15 moai dituela. 1996 eta 1997 bitartean zaharberritua izan zen.
  • Pazko uharteko moaiak, Munduko Zazpi Mirari Berrien leihaketan hautagaiak izan ziren.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moai