Moai Paro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moai Paro
Jatorria
Ezaugarriak
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Valparaíso eskualdea
ProbintziaIsla de Pascua Province
Txileko komunaIsla de Pascua

Moai Paro izenekoa, Txileko Pazko uhartean aurkitzen diren 1000 moai (harrizko estatua monolitikoak) amaituetatik garaiena da.

Ezaugarri arkitektonikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monolitoa egiteko erabili zen materiala, Rano Raraku sumendi-harrobitik ekarritako toba bolkanikoa izan zen. 10 tona baino gehiagoko pisua duen Pukao (harri gorrizko motots edo kapelua) koroatua dago, Puna Pao sumendiaren kraterretik ateratako materialez egina dagoena. Hamaika metroko altuera eta 85 tonako pisuarekin, Moai Paroa, uhartearen iparraldeko kostaldean dagoen Ahu Te pito kura plataformako moaien zati da.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, botata eta hiru zatitan zatitua dago.

Sinbologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moaien esanahi sinbolikoa zein den ezagutzen ez den arren, zenbait teoria daude estatua hauei buruz. Horietatik hedatuenak, estatuak, uharteko biztanle polinesiarrek XII. mendea eta XVII. mendearen artean eraiki zituztela dio, hildako arbasoen irudikapen bezala, euren mana edo naturaz gaindiko boterea euren oinordekoei igortzeko moduan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]