Mobutu Sese Seko
Mobutu Sese Seko Nkuku Ngbendu wa Za Banga, ezagunagoa Mobutu Sese Seko, jaiotza-izenaz Joseph-Désiré Mobutu (Lisala, 1930 - Rabat, Maroko, 1997), zairetar militarra eta politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente izan zen 1965etik hil zen arte. Bere agintaldiaren azken urteetan oposizio gero eta gogorragoa zuelarik, zibilak sartu behar izan zituen administrazioan eta gobernuan, eta alderdi askoko hauteskundeak deitu zituen 1990ean, baina aginpidean geratu zen.
Minbiziak jota, 1996an Suitzara joan zen, eta bitartean oposizioa beraren kontra bildu zen Laurent-Désiré Kabilaren buruzagitzapean. Mobutu saiatu zen Kabilarekin akordioren batera iristen, baina azkenean uko egin behar zion aginteari, eta Marokora erbesteratu zen (1997), hil baino lehentxeago.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.