Moby Dick (1956ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moby Dick
Datuak
Jatorrizko izenburua Moby Dick
Izenburua euskaraz Moby Dick
Urtea 1956
Estreinaldia 1956ko ekainaren 27a
Generoa abentura
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 116 minutu
Aurrekontua 4.500.000 dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
John Huston
Ekoizleak
Jack Clayton
Lee Katz
Vaughn N. Dean
John Huston
Gidoilariak
Ray Bradbury
John Huston
Herman Melville idazlearen Moby Dick eleberrian oinarritua
Aktoreak
Gregory Peck
Richard Basehart
Leo Genn
Orson Welles
Musikagileak
Philip Sainton
Argazkilariak
Oswald Morris
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Moby Dick 1956ko John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Herman Melville idazlearen Moby Dick eleberrian oinarritua dago. Bertan, Gregory Peck, Richard Basehart, Leo Genn eta Orson Welles aktoreek antzeztu zuten.

Filma Irlandako Youghal udalerria, Gales, Espainiako Kanariar Uharteetako Las Palmas de Gran Canaria uhartean eta Portugalgo Madeira uhartean filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea, Ingalaterra Berria, filmak Pequod baleontzia eta bere eskifaiaren istorioa kontatzen du. Ontzia Ahab kapitain (Gregory Peck) zorrotz, gupidagabe eta izaera ozpidukoaren agindupean dago, honi iraganean Moby Dick izeneko "bale zuri erraldoi" batek ia hil zuen, baina hankabakar laga zuen. Eskifaia kapitainari elkartu zaio, Ahaben bizitzako helburu bakarra hain gorrotogarria zaion bale erraldoia topatu eta hiltzea delarik, horrek kapitaina bera eta bere eskifai osoaren hondamendia eta heriotza ekarriko die, ontzitik salbatuko den bakarra istorio hau kontatzen duen Ishmael (Richard Basehart) marinel gaztea izango delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]