Moche

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Moche edo Mochica

200 – 700
Teokrazia
Mapa cultura moche.png
Hiriburua Huaca del Sol
Hizkuntza(k) quingnam eta mochica
Erlijioa Politeista

Moche edo Mochica kultura (K.a. 330- K.o. 500), Chicama, Moche, Vinr eta Santa bailaretan finkatutako kolonaurreko kultura zen. Aztarnategien ikerketak erakusten duenez, nekazaritzako teknikak oso aurreratuak ziren eta ubide, ureztatze sistema eta akueduktu bikainak zituzten. Biztanle kopuruari dagokione,z herri handia ez izateak eta horrelako aurreramenduak izateak asko erraztu zion bizimodua mochica herriari.

Artea eta arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeramika naturalista landu zuten batez ere, eta hari esker jakin ahal izan dira heren gizarteari, arkitekturari, ohiturei eta abarri buruzko berriak. Zeramikan aipagarriak dira batez ere ontzi-erretratu deituak, gizarte klaseen ezaugarriak adierazten dituztenak. Pinturetan, buruzagiak agertzen dira eta haien inguruko trataerari buruzko berriak eskaintzen dituzte. Erlijioari garrantzi handia ematen zitzaiola dirudi, tenplu eta hilobi ugari aurkitu baita ; apaiz klase bat bazela erakusten du horrek. Gudariak ere agertzen dira arte mochicako lanetan, eta herri borrokalaria eta konkistatzailea izaki, garrantzi handiko klasea osatuko zuten seguru asko.

Arkitektura mochicari dagokionez, mochica hirietan ez da hirigintzari buruzko kezka nabarmenik ageri, ez chimu kulturako hirietakoa bezain nabarmena behintzat. Han-hemen material galkorrez eraikitako etxe multzoez osatuak ziren hiriak.

Erlijio arkitektura, dena den, zaindua eta arranditsua zen. Aztarnategi nagusia Huaca del Sol da, Trujillo hiritik hurbil. Azpimarratzekoak dira Mocheko Eguzkiaren piramidea eta Ilargiarena. Eguzkiarena kostaldeko egiturarik handiena da ; oinarria 228 ni luze eta 136 zabal da, bost terraza ditu eta orotara 18 m da garai. Gainean piramide mailakatu bat du. Ilargiarenak, aldiz, ez du piramiderik ; oinarria 80x60 m-koa du, eta 21 m da garai.

Baina arte mochicaren erakusgarri bikainenak, esan hezala, zeramikaz eginak dira. Obra gehienak hilobietan aurkitu dira, hildakoaren oinetan. Heldulekua dute ezaugarri berezietako bat, ez baita kirten soila, alde bietatik ontziari loturiko helduleku bat baizik. Zeramikazko ontziak eskultura gisa landuak dira, eta estilo naturalista ageri dute. Heldulekuaz gainera, aho moduko bat zuten eta horrek pitxer gisako itxura ematen die, baina ikerketen arabera, ez zituzten isurkariak gordetzeko erabili, hau da, estatuatxo soilak ziren, esanahi erlijiosokoak, hileta eginkizunetarakoak agian. Zeramika mochicaren teknika aski soila da. Obra gehienak moldez egiten ziren, eta pintura bikainekikoak ere aurkitu diren arren, eskulturari edo modelatuari ematen zitzaion lehentasuna. Gaiei dagokienez, ontzi-erretratuak dira aipagarrienak, errealismo handiaz egindako gizairudiak dituztenak. Nolabaiteko erretratu ofizial gisa hartu izan dira, zenbait irudi errepikatzen baita eta gizarte hierarkiaren ezaugarriak ageri baitituzte. Baina giza irudiez gainera, animaliak, batez ere hontza, igela, jaguarra eta puma, eta urari buruzko erreferentziak ere agertzen dira. Erotismoa, eritasuna, arkitektura, arrantza eta abarri buruzko aipamenak ere badira.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moche Aldatu lotura Wikidatan